IK4-Ikerlanek industria aeronautikorako soluzio aurreratu bat garatzen dihardu

8 November, 2016

Zentro teknologikoak hegazkinen hegoak izotzetik babesteko sistema bat diseinatu du

 

IK4-Ikerlan euskal zentro teknologikoa indukzio elektromagnetikoan oinarritutako aplikazio berritzaile bat garatzen ari da Airbus Group-eko Airbus DS espazio-enpresarentzat, aireontzien hegoak berotu eta izotzetik babesteko.

 

Gero eta industria-sektore gehiagotan erabiltzen den indukzio elektromagnetikoa deritzon teknologiak metalezko azalak berotzea ahalbidetzen du, aplikatutako potentziaren erabateko kontrolaz eta ohiko sistemek baino fidagarritasun eta energia-eraginkortasun handiagoaz.

 

Zehazkiago esanda, zentro teknologikoak, material konposatuez fabrikatutako aireontzien hegoetan integratuta dagoen 0,1 milimetroko sare metaliko fin bat berotzeko metodo bat inplementatuko du.

 

Izotzetik babesteko nahiz izotza urtzeko erabili ahal izango den sistema guztiz modular honen bitartez, % 90etik gorako energia-eraginkortasuneko maila globalak lortzea espero da, gaur egun erabiltzen diren sistema konbentzionalen eraginkortasuna hobetuz, zentroak zabaldutako ohar baten arabera.

 

InductICE izeneko I+G arloko proiektu hau 2019ko uztailean amaituko da, eta Europako Batzordeak eta industriak kontinenteko sektore aeronatikoa modernizatzeko abiarazi duten CleanSky2 programaren 250.000 euroko finantzaketa jaso du.

 

IK4-Ikerlanek elektromagnetismoan oinarritutako soluzio teknologikoen garapenean lan egiten du aspaldidanik hainbat sektoretarako, teknologia honek eskaintzen dituen aukerak profitatzeko asmoz. Zentroak Copreci, CAF, Orona eta Batz bezalako enpresekin lan egiten du, besteak beste.

 

 

IK4-Ikerlan-en aurkezpen bideoa

[embed_blog_up_euskadi id=”2″]

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow