IK4-k aurkako-inguruneetan instalatutako materialen teknologiak aztertuko ditu

25 January, 2017

Aliantza teknologikoak, esparru honetako azken aurrerakuntzak ezagutzera emango dituen jardunaldi bat antolatu du

 

IK4 euskal aliantza teknologikoak, espazioa edo itsasoa bezalako aurkako-inguruneetan instalatutako materialentzako soluzio teknologikoen azken aurrerakuntzetan oinarritutako jardunaldi teknikoa antolatutako du datorren otsailaren 16an.

 

Sektore industrialarekin erlazionatutako enpresa eta agenteei zuzendutako ekitaldia Zamudion kokatutako Bizkaiko Parke Zientifiko eta Teknologikoko eraikin nagusian egingo da, eta esparru honetako azken errealitate, joera eta etorkizuneko erronkak, baita materialen teknologien aplikazio eta aukerak ere ezagutzera emateko balioko du.

 

Aliantzak ohar baten bitartez azaldu duenez, jardunaldiak, materialen teknologiaren esparruan garatzen ari den iraultzari erantzun nahi dio. Zehatz-mehatz, azken hamarkadetan, espazioa edo itsasoa bezalako aurkako-inguruetan erabili ahal izateko, prestakuntza handiko materialen eskuragarritasuna areagotu eta beren prezioa hobetu da. Testuinguru honetan, material hauen erabilerak erronka berriak proposatzen ditu, batik bat, bere erauzte eta prozesatzeari dagokionez.

 

Jardunaldian, Zaragozan BSH-ko Berrikuntza eta Teknologia Korporatiboaren Transferentzia Saileko Francisco Javier Ester Solak parte hartuko du, bere enpresan garatutako materialen inguruko proiektuei eta aurkako-inguruneetan bere aplikazioari helduko diolarik.

 

Ekitaldia, IK4 aliantza osatzen duten lau zentroen txostenek (Azterlan, Ceit, Ikerlan eta Tekniker) osatuko dute. Zentro teknologikoek txosten desberdinen bitartez berrikuntza teknologikoak aztertu eta materialen diseinuaren esparruan baita bere entsegu eta karakterizazioan, tratamendu termikoetan eta estalduran ere, gaur egun garatzen ari diren aukeren proiektu adierazgarriak partekatuko dituzte.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow