Ihobek gida berri bat aurkeztu du, enpresan ingurumen-arrisku eta -aukera estrategikoak identifikatzeko

11 November, 2016

«Nola identifikatu zure enpresarentzako ingurumen-aukera estrategikoak. Ingurumen-zaintza estrategikoa» da Ihobe sozietate publikoak datorren azaroaren 17an Bilbon aurkeztuko duen gidaren izenburua. Euskalitek antolatutako Kalitate Totalaren Europar Astearen esparruan egingo da liburuaren aurkezpena.

 

Nazioartean ezaugarri horiek dituen lehen gida da, eta metodologia praktiko bat biltzen du «erakundearen inguruneko ingurumen-zaintza estrategiko bat egiteko. Hori txosten batean jasoko da, eta zaintza horren lehiakortasuna hobetzeko erabaki arrazoituak hartzen lagunduko du». Hainbat tamaina eta sektoretako enpresen beharrei aplikatzeko moduko gida da.

 

Jardunaldi honen xede nagusia Ingurumen Zaintza Estrategikoa zer den eta lehiakortasunean zer onura dituen azaltzea da. Era berean, zaintza hori ezartzeko proposatzen den lan-metodologia ere deskribatuko da. Horretarako, kontuan izango dira enpresetan dagoeneko abiarazi diren kudeaketa-sistemekin eta, batik bat, ISO 14.001:2015ekin izan beharreko sinergiak, arrisku eta aukera estrategikoen analisi bat egitea beharrezkoa baita.

 

Ingurumenari balioa ematea ingurumenaren aldagaia erakundeen estrategian eta erabakitzeak hartzeko prozesuan txertatzea da. Hori nola abiaraztea eta egiteko gakoak zeintzuk diren jakitea izan ziren UNE-EN ISO 14001:2015 berrira Egokitzeko Gidaliburu Praktikoari buruz Bilbon 2015ean egindako jardunaldian parte hartu zuten ia hirurehun enpresen eskari nagusiak.

 

Ihobe sozietate publikoak egindako dokumentu tekniko berri honek erakundearen inguruaren ezagutza erraztea du xede (adibidez, bezeroen eta lehiakideen jarduerak, teknologia berriak, lege berriak, etab.), ingurumenaren arloko arriskuak eta aukerak identifikatu ahal izateko eta erakundearen lehiakortasuna handitzeko ekintzak proposatzeko.

 

Hainbat enpresak parte hartuko dute aurkezpenean. Horien artean izango dira gidaren kontraste-taldean izandako Huton, Vicinay Sestao eta Hijos de Juan de Garay, besteak beste, ingurumen-zaintza abiarazteko beren esperientziaren berri emateko.

 

2016ko Euskadiko Kalitate Totalaren Europar Astearen esparruan egingo da jardunaldia, eta lehiakortasuna handitzeko beren enpresen negozio-prozesuetan ingurumeneko aldagaia integratzeko aukeran interesa duten zuzendaritza, ingurumen, kalitate eta/edo berrikuntzaren arloko profesionalei zuzentzen zaie.

 

 

 

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow