Hirikilabs-ek proiektu hiritarrentzako deialdi berria ireki du

17 January, 2017

Proposamenak kolektiboki egingo dira.

 

Hirikilabs Plaza ekimenak saio irekiak antolatzen ditu Tabakalerako laborategi hiritarra erabiltzeko, eta, bide horretatik, topaguneak sortzen ditu proiektuak kolektiboki garatzeko. Deialdi berri bat jarri da martxan otsailaren 2ra arte, interesatutako edonork proiektuak proposatu ditzan. Proiektu horiek taldean garatuko dira datozen hilabeteetan.

 

Deialdia beraizik zuzentzen zaie teknologiekin eta kultura digitalarekin lotutako ekimenei, betiere filosofia bezala harturik beste pertsona batzuekin batera eginaz ikastea eta ezagutza partekatzea. Ekimenaren asmoa da proiektu horiek baliagarri izan daitezela teknologia berriekin esperimentatzeko, erabilpen sortzaile, kritiko eta sozial berriak probatuz. Bi baldintza bakarrik bete behar dituzte proiektuek: beste pertsona batzuk ere sar daitezela ideia garatzeko prozesuan eta emaitzak publikoki partekatzea.

 

Hautatutako proiektuak aurkezpen publiko batean iragarriko dira otsailaren amaieran. Hortik aurrera, prozesua ireki egingo da ekimenen baten garapenean parte hartu nahi duten pertsona guztientzat. Proposamenak urte honetako martxoa eta uztaila bitartean landuko dira, eta Hirikilabs laborategiaren espazioa, tresnak eta aholkularitza erabiliko dira prozesuan zehar.

 

Egizu zerorrek filosofiatik egizu familian filosofiara

 

Hirikilabs-ek Do It in Family ekimenaren beste deialdi bat egingo du urtarrilean. Formatu horren xedea da teknologietan oinarritutako proiektu berriak sortzea, haurrak eta helduak elkarlanean jarriz. Parte-hartzaile taldeek aldez aurretik aukeratuko dute zein proposamen garatu nahi dituzten, eta talde-lana hurrengo hiru hilabeteetan antolatuko diren saioetan garatuko da, printzipio hauei jarraituz: eginaz ikasi, dibertitu, ezagutzak partekatu eta teknologia erabili sorkuntzarako bitarteko gisa. Dagoeneko zabalik dago ekimen honetan izena emateko epea.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow