SPRI Taldeak Bartzelonan adierazi du “hauxe dela unea ezagutza industrian aplikatzeko”

14 February, 2017

SPRI Taldeko (enpresen garapenerako euskal agentzia) Teknologia Saileko arduradunak, Alberto Fernándezek, Bartzelonan azaldu du “hauxe dela unea ezagutza industrian aplikatzeko”. Foment del Treball-ek, Kataluniako patronal garrantzitsuenak, antolatutako “Políticas Territoriales sobre I+D+i, oportunidades, retos y tendencias” izeneko jardunaldian parte hartu du Fernándezek astearte honetan. Ekitaldi horretan, I+G+B-n gehien inbertitzen duten Espainiako erkidegoek euren esperientziak partekatu dituzte sektore horiei laguntzeko aplikatzen dituzten lurralde politikei buruz.

 

SPRI Taldeko arduradunak adierazi du 2020ko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planean (PCTI) jasota dagoela Eusko Jaurlaritzaren I+G+B arloko estrategia. “RIS3 metodologia aintzat hartuta garatu da, eta hasiera eman dio fase berri bati, zeinak “espezializazio adimendunaren” aldeko apustua egingo baitu, jarraipena emanez 80ko hamarkadan hasitako ibilbide luzeko politika bati”.

 

Berrikuntzaren eta garapenaren arloan 35etik gora urtez lan egin ondoren, Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Sailak eta SPRI enpresa agentziak zenbait bereizgarri txertatu dituzte ZTBP – RIS eskualde mailako planean, hala nola, Euskadiko industria eta zerbitzu aurreratuak bultzatzea “enplegua eta bizi-kalitatea sortzeko motor gisa”, “euskal industriaren nazioarteko lehiakortasuna garatzeko ingurune egokiena” sortzea, eta I+G+B ekimenak garatzera bideratutako baliabideen erabilpena optimizatzea, “politiken eta aplikatutako tresnen inpaktua monitorizatuz eta ebaluatuz”.

 

Alberto Fernándezek azpimarratu du “ezin zaiola uko egin” ezagutza industrian aplikatzeko joerari. “Europako bizilagunek bezala interpretatzen dugu gure erronka. Ekonomia industrial bat, indar-gunetzat jotzen diren espezializazio esparruetan dibertsifikatua dagoena eta elkarrekin konbinatzen dituena produkzio-industria eta zerbitzu aurreratuen sektorea, negozioentzako abantailatsua den ingurune batean.  Oinarri onena eraiki beharra dago, oinarri horren gainean hazkunde sostengarria egituratzeko eta kalitatezko enplegua sortzeko”.

 

Esan du garapen maila altuena duten eskualdeak direla oinarri industrial sendoa dutenak, ETE teknologiko gehien dituztenak eta eduki teknologiko handiena duten produktuak ekoizten eta esportatzen dituztenak. “Horri guztiari esker, zerbitzu aurreratu lehiakorragoak lortzen dituzte”.

 

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow