GNC Láser: “I+G gabe, enpresa honek ez luke etorkizunik izango”

18 February, 2016

“Potentzia handiko laser-teknologia oso gutxi garatuta dago gure enpresa-ingurunean, eta ondorioz, nahitaezkoa dugu ikerketan jardutea eta oraingo nahiz geroko prozesuak hobetzea, industriari eskaini ahal izateko. I+G gabe, enpresa honek ez luke etorkizunik izango”. Hitz hauexekin azaldu du Gipuzkoako GNC Láser enpresako CEO Alberto Garmendiak I+G-ak konpainiaren estrategian duen garrantzia.

Deban kokatutako enpresa hau 2008an sortu zen, eta bere espezializazio-eremua potentzia handiko laser-teknologien aplikazioari atxikita dago, soldadura, tenplaketa, 3D ebaketa eta fabrikazio aditiboarekin lotutako material-gehiketa (laser cladding) delakoa bezalako prozesuak garatzeko.

GNC Láser-ek garatutako teknologiak industria mekanikoan eta automobilgintza, tren-industria nahiz aeronautikarako osagaien fabrikazioan aplikatzen dira, besteak beste.

Gaur egun, konpainiak laser-zelula integratu bat sortzeko asmotan dihardu, eta proiektu honetarako, Europar Batasunak nazioartekotzeko eta hazteko potentzialtasun handia duten ekimen berritzaileak finantzatzeko sortu duen enpresa txiki eta ertainetarako programaren laguntza izango du.

Konpainiak hainbat ikerketa-proiektutan parte hartu du zientzia eta teknologiaren euskal sareko zentro teknologikoekin eta beste herrialde batzuetako enpresa eta erakundeekin batera.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow