Gembira Tech beraizik zuzendurik dago kirolaren munduko Big Data-ren nitxo handira

15 March, 2017

BIC-Ezkerraldea zentroan kokatutako Gembira Tech enpresa data mining eta big dataren kudeaketan espezializatuta dago, kirol arloko eCommerce sektorean. 2013an ikusi zuten aukera handiak ireki zitezkeela kirol arloko informazioa denbora errealean jaso eta aztertuz, eta beren produktu izarra abiarazi zuten, Runnea.com ataria, kirola egiteko zapatilen konparatzailea.

 

“Mundu osoko datuak biltzen ditugu masiboki running zapatilei buruz, eta aholkularitza zerbitzu pertsonalizatua ere eskaintzen dugu: adituen iritziak, argazkiak, bideoak…” azaldu du Jorge García Betanzosek, Gembira Tech enpresako fundatzaileetako batek; “gainera, prezioak masiboki arakatzen ditugu, erabiltzaileak bilaketak egin ditzan neurri, modelo edo koloreen arabera”. Runnea plataforma hazten joan da, eta gaur egun erreferentea da running arloan, mundu osoko gaztelania hiztunen artean, 500.000 erabiltzaile eta hilean 1’5 milioi orrialde bistaratu dauzkalarik.

 

Lehen proiektu horretatik abiatuta, enpresak teknologia berbera estrapolatu du kirolarekin lotutako beste nitxo batzuetara eta konparatzaileak sortu ditu beste arlo batzuetan: paddle, ariketa egiteko eskumuturrekoak eta sneakers zapatilak. Orain proiektu berri bat sortzen ari dira: onlineko entrenamendu akademia bat. “50.000 korrikalaritik gorako datu basea daukagu” azaldu du Jorge Garcíak, “eta, nahiz eta asko diren onlineko entrenamendu-ereduak, gure ustez ez dago ongi funtzionatzen duen eredurik. Horregatik, zerbitzu pertsonalizatua sortu dugu erabiltzaile bakoitzarentzat, prezio tarte lehiakor baten barruan”. Gembira Tech enpresak apirilean kaleratu nahi du proiektu berria, entrenatzaile pertsonalaren zerbitzua eskainiz; entrenatzaile horrek ariketa-planak eta nutrizio-argibideak emango ditu pertsona bakoitzaren premia eta helburuen arabera.

 

Enpresa bizkaitarrak badu beste ildo estrategiko bat: aholkularitza eskaintzen die marka eta dendei, bildutako datu kopuru handia interpretatuz. “Prezioak masiboki arakatu ondoren informazio asko eskuratzen dugu, eta hori erabiliz, plataforma bat sortzen ari gara dendek erabakiak har ditzaten denbora errealean eta guk emandako informazioarekin: esaterako, beste denda batzuen prezioak, lehiaren egoera edo modelo bakoitzaren stock kopurua” azaldu du Gembira Tech enpresako fundatzaileak, “egunean 50.000 prezio baino gehiago arakatzen ditugu eta historikoak biltegiratzen ditugu. Hala, informazio baliagarri asko daukagu marka edo dendentzat”.

 

Hala ere, konpainiaren alderdi garrantzitsuena amaierako erabiltzaileari zuzenduta dago, eta zenbakiek erakusten dute hori: 2016an 2 milioi eurotik gorako salmentak sortu zituzten. Negozio-eredua salmentagatiko komisioan oinarritzen da batez ere, baina kirol marka handi askok laguntza eskatzen diote konpainiari beren bilduma berriak ezagutzera emateko publizitatearen bitartez.