Fast Track to Innovation: Berrikuntza industrialean oinarrituriko proiektu europarrak lortzeko gakoak

17 February, 2015

Horizon2020 programaren ekimen bat da, finantzaketa eskaintzen diena merkatura irten aurreko fasean dauden teknologiaren edota teknologia aplikatuaren arloko enpresa proiektu berritzaileei. Gai horretarako finantzaketa irekiz, aukera emanez berrikuntzako eragile desberdinei enpresa proiektuetan elkarrekin parte hartzeko eta berrikuntzako proiektu berriak merkaturatuz edota gizarteratuz, diziplinaz gaindiko eta sektore arteko lankidetza sustatuko da.

Ekimen honen helburuak dira:
– Ideiak merkatura iristeko behar duen denbora murriztea.
– EBko ikerketa funtsetarako eskatzaile berrien parte-hartzea sustatzea.
– Sektore pribatuaren inbertsioa handitzea ikerketan eta berrikuntzan.

FTI 2015 ekimen pilotu honetarako proposamenak aurkezteko epea urtarrilaren 6an ireki zen eta hiru ebaketa-data finkatu dira ebaluaketa egiteko 2015ean: apirilaren 29a, irailaren 1a eta abenduaren 1a.

Berri erlazionatua irakurtzea: Europako berrikuntza plan berri batek 200 milioi euroko laguntzak emango ditu

 

field_52d90528fffd8

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow