Fabrikazio aditiboa eta fabrikazio-prozesuen kontrola, automobilgintza bultzatzeko

22 March, 2017

Jardunaldia Automotive Intelligence Centre (AIC) automobilgintza-zentroan egingo da

Renishaw fabrikatzaileak topaketa bat antolatu du Automotive Intelligence Centre-n, metalen 3D inprimaketa eta prozesuen kontrolerako soluzioak aztertzeko

Automobilgintza sektorearen lehiakortasuna bultzatzen lagun dezaketen teknika berriak esploratzeko asmoz, fabrikazio aditiboko sistemak fabrikatzen dituen Renishaw konpainiak metalen 3D inprimaketa eta fabrikazio-prozesuen kontrolari buruzko topaketa bat egingo du martxoaren 31n.

 

Amorebieta-Etxanoko Automotive Intelligence Centre (AIC) automobilgintza-zentroan egingo den jardunaldi hau automobilgintza sektorearen ekoizpen-katearekin lotuta dauden kalitate, prozesu, ekoizpen eta erosketa sailetako teknikariei zuzenduta dago.

 

Renishawk ohar baten bidez jakinarazi duenez, ekimen honen bitartez, fabrikazio-prozesuen kontrolerako soluzioek ekoizpen-kostuak murrizten eta konpainien produktibitatea eta lehiakortasuna areagotzen lagun dezaketela frogatzeko aukera eskaini nahi zaie bertaratutakoei

 

Goizeko saioan, Renishawek garatutako Equator kalibre malguaren erakustaldiak egingo dira. Aurrerapen honek tailerreko fabrikazio-prozesua kontrolatzen laguntzen du, errepikagarritasun handiko alderatze-sistema moldaerraz baten bidez. Horrez gain, metalen 3D inprimaketa-teknologiaren aplikazioaren kasu praktiko bat azalduko da.

 

Ibilgailuen fabrikazio-industria giltzarrizko sektorea da Europako ekonomiarentzat eta etengabeko bilakaera-prozesuan murgilduta dago, ekoizpen-prozesuak bizkortzen eta lehiakortasuna sendotzen lagun dezaketen teknologia eta soluzio berriak txertatzeko asmoz.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow