Eusko Jaurlaritzak Munichen irekiko du SPRIren Alemaniako bulegoa

16 September, 2013

Industria eta Energia sailburuorde Juan Ignacio García de Motiloak Radio Euskadi-n esan bezala, Eusko Jaurlaritzak Munichen (Alemania) irekiko du SPRIren Alemaniako bulegoa. Hala, aurreratu du Municheko azpiegitura berriak euskal enpresei lagunduko diela Alemanian (Europaren motorra) lotura komertzialak egiten eta Singapurren irekiko den bulego berriak ere euskal enpresentzako “aukerak bilatuko” dituela Indonesia, Malaysia, Thailandia edo Vietnam bezalako herrialdeetan.


Euskal esportazioen %14 Alemaniara bideratzen dira. Frantziarekin batera, EAEko enpresen bezero nagusia da Alemania eta hornitzaileen artean, berriz, bigarrena, Errusiaren atzetik.


Arrazoi horiek eta beste batzuk direla medio, Eusko Jaurlaritzak eta enpresen garapenerako bere Agentziak duela hilabete batzuk jakinarazi zuten SPRIk bulego bat irekiko zuela Alemanian. Arantza Tapia sailburuak esan zuen bulego berriak hazteko aukera emango ziola euskal ekonomiari eta lagungarri izango zela Euskadin lana sortzeko.


Euskal enpresa ugari daude jada Munichen instalatuta, hain zuzen Alemania da Euskadiko konpainien presentzia handiena duen herrialdeetako bat. Gainera, Alemania herrialde gonbidatua izango da urriaren 1etik 14ra BECen egingo den Industri eta Teknologi Gailurrean.


Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow