Eusko Jaurlaritzak kudeaketa aurreratuari buruzko ekitaldi bat egingo du Euskaliten eskutik

27 October, 2016

Azaroaren 10ean Ekonomi Garapen eta Lehiakortasun Sailak kudeaketa aurreratuari buruzko ekitaldi bat egingo du. Euskalitek antolatu du Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astearen barruan. Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasun sailburuorde Estíbaliz Hernáezek parte hartuko du Bilboko Euskalduna Jauregian egingo den ekitaldi horretan.

 

Jardunaldian hainbat jarraibide emango dira jabetza industriala (patenteak, diseinuak, markak) eta intelektuala eraginkortasunez kudeatzeko, eta arlo horretarako estrategiak ezartzeko. Copreci, Ingeteam eta Biorpaxis bezalako enpresen esperientziak eta kasu errealak ere azalduko dira. Dagoeneko zabalik dago  izena emateko epea.

 

Inaugurazio ekitaldian hitzaldi bat emango du Peru Sasíak, Deustuko Unibertsitateko Etika Aplikatuaren Zentroko irakasle eta Fiare Banka Etikoko presidenteak; ondoren, mahai-inguru bat egingo da enpresetako baloreei, etikari eta lehiakortasunari buruz. Peru Sasía irakasleak ez ezik, eztabaida horretan orobat parte hartuko dute José Hernándezek (Euskaliteko presidente eta Asle enpresako kudeatzaileak), Guillermo Dorronsorok (Deusto Business School zentroko dekanoak), José Iraolagoitiak (Microdeco enpresako kudeatzaileak) eta Pablo Ocañak (Urbegi enpresako I+G+B-ko zuzendariak).

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow