Eusko Jaurlaritzak Europar Batasunaren proiektu batean parte hartuko du Txileri Berrikuntzako Eskualde Estrategiei buruzko aholkularitza emateko

13 June, 2013

– Europar Batasunaren eta Txileren arteko lankidetza proiektu honek helburutzat dauka Europan arrakasta izan duten berrikuntza politikak Txileko eskualdeetara eramatea, eta SPRI da proiektu horren parte-hartzaileetako bat

Ampliar Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak SPRIren bitartez kolaboratuko du Europar Batasuneko REGIO ZNrekin (Eskualde eta Hiri Politikako Zuzendaritza Nagusia) EU-Chile: Cooperación en sistemas de innovación regionales ene l marco de la Política Regional izeneko proiektuan, zeinaren bidez Berrikuntzako Eskualde Estrategiak (BEE) ezartzen lagunduko baitzaie Txileko eskualdeei. Proiektuaren bidez hainbat ekintza garatuko dira bermatzeko Europako eskualde politikako esperientziak, bereziki berrikuntzako eskualde politikakoak, eraginkortasunez transferitzen direla Txileko eskualdeetara. Aholkularitza hori jasoko duten eskualdeak bi taldetan sailkatuta daude, eta sailkapen hori egiteko kontuan hartzen da zein neurritaraino inplementatu duten beren Berrikuntzako Eskualde Estrategia.

Lehen taldean Berrikuntzako Eskualde Estrategia bat ezartzen ari diren zazpi eskualde daude (Arica eta Parinacota, Antofagasta, Tarapacá, Coquimbo, O’Higgins, Biobío eta Eskualde Metropolitarra). Hainbat eragileren bitartez (esate baterako SPRI) eta hiru fasetan jasoko dute Europar Batasunaren aholkularitza. Lehena martxoan jaso zuten eta Euskadik lehiakortasunaren eta enpresa berrikuntzaren esparruan izan duen esperientzia azaldu zien Txileko Santiagon proiektua abian jartzeko ospatu zen bileran. Bigarren etapan zazpi eskualdeetako ekimen arduradunek osatutako ordezkaritza bat bisitan izan zen Europan, proiektuan parte hartzen duten erreferentziazko eskualdeetan. Hain zuzen, Euskadi izan zen bisitaren lehen geldialdia, eta Madrilen, Helsinkin eta Bruselan garatutako esperientziak ere ezagutu zituzten. SPRIko aditu batek burutuko du lehen eskualde taldearentzako aholkularitza prozesuaren azken fasea. Jomuga eskualdeei egokitutako lehiakortasun alderdiei buruzko prestakuntza eskainiko die Berrikuntzako Eskualde Estrategia inplementatzeko jarduerak gauzatuko dituzten Txileko arduradunei.

EBko berrikuntza estrategia Txileko eskualdeetara transferitzeko lankidetza proiektu honen bigarren taldean Txileko bost eskualde sartzen dira, zeintzuek hemendik gutxira ekingo baitiote eskualdean berrikuntza arloko ekintzak planifikatzeko prozesuari. Talde horren barruan SPRI gaikuntzaz arduratuko da, eta ez beren Estrategien inplementazioan etapa aurreratuagoetan dauden beste zazpi eskualdeetan egiten duen aholkularitza lanaz.

Datozen hilabeteetatik 2013aren amaierara bitartean eta, EBko lantaldeko kide den aldetik, SPRIk laguntza tekniko espezializatua emango du, Finlandia, Belgika edo Italiako garapen agentziekin eta Galiziako, Madrileko eta Valentziako garapen agentziekin batera.

SPRIren kolaborazioari esker, nazioarteko harremanak indartuko dira euskal enpresei negozio aukerak eskaintzen dizkieten eta lehiakortasunaren aldeko ekintzetan lan egiten duten herrialdeekin. Posible da baita ere ekimen honen inguruko merkataritza-harreman berriak sortzea.

Proiektuaren emaitza globalak hitzaldi batean aurkeztuko dira Txileko Santiagon eta Eusko Jaurlaritza bertan izango da SPRIren bitartez.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow