Eusko Jaurlaritzak Corrugados enpresaren itxiera berriz pentsatzea eskatu dio Gallardori

26 March, 2013

Gaur goizean Eusko Jaurlaritzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Azpeitiko udalaren ordezkariak Lakuan egin dute bilera eta bertan Corrugados enpresako Gallardo jabearekin eta lan komitearekin izan dira.

Jaurlaritzak harridura adierazi dio Gallardori enpresaren itxieraren erabakiaren aurrean, eta Lan Erregulazioaren inguruan erabakia berriz pentsatzea eskatu dio, ahalik eta kalte gutxien eragin dezakeen erabakia hartuta. Gainera, Jaurlaritzak denbora eskatu dio, bitartean enpresarako inbertsore berrien bila jar daitezen erakundeak eta enpresa.

Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasunaren saileko eta Gipuzkoako erakundeetako ordezkariek bilera egin dute enpresako jabeekin eta langileekin eta bertan Gallardok enpresaren bideragarritasunaren zailtasunak azaldu ditu. Adierazitako azalpenen arabera, estatuko merkatuan eskaintza eta eskaeraren arteko desoreka handia dago Corrugados-en jardueraren sektorean.

Horrela, eta aurki gauzatu daitekeen Lan Erregulazioaren egoeran, legeak aurreikusten duen 30 eguneko negoziazioarako epean, lanpostuak desegiten saihesteko aukera berriak adosteko jarrera erakutsi du Gallardok.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow