Euskal teknologia optikoa espaziorako

12 January, 2017

Satlantis startupak sateliteetarako doitasun handiko kamerak fabrikatzeko teknologia garatuko du

 

Satlantis izeneko sektore aeroespazialeko startup bizkaitarrak 2014an hasi zuen enpresa munduko ibilbidea, Floridako Unibertsitateko spin-off bat bezala, eta 2018rako, espaziorako doitasun handiko kamerak ekoizteko lantegi bat irekitzeko asmoa du.

 

Konpainiak aurreikusi duenez, Lurretik 500 kilometroko orbitan biraka dabiltzan sateliteei zuzendutako iSIM izeneko kamera optikoa izango da bere produktu nagusia. Gaur egun, Satlantis kamerako teknologia garatu eta lehen prototipoak lantzen ari da, aurten eta 2018an espazioan lehen proba pilotuak egiteko asmoz.

 

Proba horiek arrakastatsuak baldin badira, Getxon kokatuta dagoen startupak ekoizpen-lantegi propioa zabaltzea espero du 2018an, doitasun handiko kamera horiek fabrikatzen hasteko.

 

Berrikitan, Satlantisek 2,3 milioi euroko kapital-zabalkuntza egin du, Eusko Jaurlaritzaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Telefonica taldearen, Idom euskal enpresaren Everis NTT aholkularitza-enpresaren eta Orza inbertsio-erakundearen partaidetzaz.

 

Floridan bulego bat irekia duen euskal enpresa honek zortzi langile ditu gaur egun, eta datozen bi urteotan 150 langile izatea eta 80 milioi euroko urteko bolumena lortzea espero du.

 

Iturria: Euskadi Tecnología

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow