Euskal ikuspuntua nanoteknologia eta material aurreratuen esparruan

1 December, 2017

SPRIk eta Europako Batzordeak, esparru honetan egindako proiektu pilotuak aztertzen dituen tailerra antolatuko dute Donostian

 

SPRIk, enpresa- garapenerako euskal agentziak, Europako Batzordearekin batera, nanoteknologien eta material aurreratuei buruzko tailerra antolatu du datorren martxoaren 8rako, Donostian. Jardunaldiak, enpresa, inbertitzaile pribatuei eta industriako gainontzeko eragileei, esparru honetan burututako proiektu pilotu desberdinak bildu eta erakustea du helburu.

 

Tailer honen antolaketa, iragan otsailaren 9an Bruselan Europar Batzordeak antolatutako mintegi batean SPRIk parte hartu ostean burutu da. Bertan, esperientziak partekatzeaz gain, eskualdeko hazkundea areagotzeko nanoteknologien eta material aurreratuen gaur egungo egoeraz eta etorkizunaz eztabaidatu zen.

 

Jardunaldi horretan preseski, Euskadiren kasua jarraibidetzat jo zuten, nanoteknologia industrialaren ikerkuntzaren esparruan eskualdeko inbertitzaile publikoen testuinguruan, baita Horizonte 2020 ikerkuntza programaren bitartez, Europar Batasunak finantzatutako proiektu pilotuen alorrean ere.

 

Jardunaldi honen ostean azaldutako beharretako bat, industria, ETEak, eta inbertitzaile publiko eta pribatuak, pilotu lerroen inguruko proiektuak bukatu edo gauzatzear dituzten partzuergoekin elkarrizketan sartzea da, beti ere nanoteknologiaren bitartez, eskualdearen hazkundea babesteko asmoz.

 

Testuinguru honetan, martxoaren 8rako SPRIk antolatutako jardunaldiak, industria enpresak, inbertitzaile pribatuak, zentro teknologikoetako langileak, eskualdetako ordezkariak, pilotu lerroetako koordinatzaile eta garatzaileak eta Horizon 2020 eta 7PM-ko proiektu pilotuetako egikaritzean gako diren bazkide industrialak bilduko ditu.

 

Aurreikusita dago lan-jardunaldi honetan, besteak beste, Tecnalia korporazioko eta Cidetec IK4 zentro teknologikoko ordezkariak parte har dezaten. Tailerrarekin batera, Donostian, martxoaren 7tik 10era bitartean egingo den NanoSpain konferentziaren 14. edizioa egingo da.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow