Euskal ikerkuntza, industriari soluzio berriak eskaintzeko

9 March, 2017

HAZITEK FunciONA4 proiektuak, azken produktuari, korrosioari edo gainazaleko degradazio mekanikoari aurre egiteko erresistentzia handiagoa eskaintzen dioten gainazalen akaberak garatzea du helburu

 

Funtzionalitate pertsonalizatuak dituzten, gainazaleko akabera berriak garatzeko helburuarekin, abian da HAZITEK FunciONA4 ikerkuntza proiektua, industria- sektore desberdinetan, gainazalen tratamendurako soluzioak garatu eta inplementatzera bideratutako ekimena.

 

Proiektuan aintzat hartutako gainazalen akaberek, teknologia horiekin fabrikatutako produktuei korrosioari, gainazalaren degradazioari eta nahi ez diren materialen atxikidurari aurre egiteko erresistentzia handiagoa eskaintzen die, bere balio estetikoa handitzeaz gain.

 

Hiru urte iraungo dituen proiektuaren partzuergoa, Orbea, Maier, Abb Niessen, Ampo, Cikautxo, Mugape eta Irurena enpresek eta I+G-ko IK4-Cidetec, Maier Technology Centre, IK4-Tekniker, Cikatek R&D and Innovation Centre entitateek eta Mondragoneko Goi Eskola Politeknikoak osatzen dute.

 

Oronak komunikatu baten bitartez azaltzen duen bezala, proiektuak enpresa eta entitate parte hartzaileen lehiakortasuna areagotuko du, erabilera gehiago izango dituzten prozesuen garapenaren eskutik eta egungo fabrikazio prozeduren ordez.

 

HAZITEK FunciONA4 ekimenak gainera, sektore industrial desberdinetan, gainazaleko tratamenduen teknologia berriak inplementatzeko erronka proposatzen du. Erabilera askoko teknologia moldakor hauek, prestakuntza handiko produktuak, integratutako funtzionalitate anitz, modu pertsonalizatuan prozesatzeko aukera emango dute, sektore industrial bakoitzeko eskakizun berezien arabera.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow