Euskadi eta Akitaniako enpresa bioteknologikoak, aliantza bila Donostian

27 January, 2016

Loturak estutu eta lankidetza indartzeko asmoz, Euskadiko eta Akitaniako sektore bioteknologikoko enpresak, erakunde akademikoak eta zentro teknologikoak otsailaren 11n elkartuko dira Donostian, Akitania-Euskadiko Bio-Osasunaren arloko Industrien 2. Topaketan.

Mugaz bi aldeetako enpresen arteko lankidetza-bide berriak bilatzea da hitzorduaren helburu nagusia, erakunde, unibertsitate eta zentro teknologikoekiko loturak sendotzeaz gainera.

Topaketa Gipuzkoako Merkataritza Bazkundearen egoitzan egingo da, euskal sektore bioteknologikoko industria nagusiak biltzen dituen Basque Biocluster elkarteak antolatuta.

“Akitaniaren eta Euskaldiren ezaugarriak nahiko antzekoak dira PBGa, errenta-gaitasuna, bizitza-maila eta I+G arloko gastua gisako alderdietan, Europako batez bestekoen gainetik. Garrantzi handiko gaitasunak daude, sinergikoak eta elkarren osagarriak”, Javier Julian Basque Bioclusterreko presidentearen esanetan.

Praxis Pharmaceutical konpainian CEO lanetan diharduen enpresari honentzat, sektore honetan “berrikuntza teknologikoak egin behar dira arrakasta lortzeko, eta inbertsio horiek epe luze-luzerako munta handiko inbertsioa eskatzen dute”.

Haren iritziz, sektoreko eragileen arteko lankidetza da inbertsio maila handi horri aurre egiteko gakoa, betiere erakundeen babespean.

“Bio-osasunaren arloan, behar-beharrezkoa da lankidetza publiko-pribatua”, argudiatu du Julianek.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow