EUROSTARS-2 programaren CoD8 deialdirako proposamenak prestatzeko tailerra. Aurkezpenak

15 November, 2017

SPRIk eta Innobasque-k (biak ere Basque Enterprise Europe Network (EEN) partzuergoko kideak) tailer bat antolatu dute Garapen Teknologiko Industrialerako Zentroarekin (CDTI) batera, argibide batzuk emateko EUROSTARS-2 programako hurrengo ebaketa-datan (CoD8 – 2017ko irailaren 14a) proposamen bat aurkeztu nahi duten erakundeei.

Maria José Tomás Sánchez, Sustapen eta Lankidetzako Zuzendaritza, CDTI

CDTIren aurkezpena

CDTIren aurkezpena egin da, erakunde horrek Eurostars-2 Programan betetzen dituen funtzioak eta papera nabarmentzeko. Ondoren, ekimena bera aurkeztuko da, zeinaren helburua baita I+G-n intentsiboak diren ETEek zuzentzen dituzten eta merkatutik hurbil dauden I+G-ko proiektuak finantzatzea.

José Manuel Durán, Kanpo Ekintza Teknologikoaren Saila, CDTI

Programari buruzko lehen azalpenak – Hautagarritasun irizpideak

Tailerraren zati nagusian hautagarritasun irizpideak eta ebaluazio prozesua azaldu dira, eta aholku praktiko batzuk emango dira proposamen lehiakorrak prestatzeko, bide horretatik, aukera izan dezaten puntuazio altua lortu eta finantzaketa publikoa jasotzeko.

Oscar Fernández, Kanpo Ekintza Teknologikoaren Saila, CDTI

Prozesua eta Ebaluazio irizpideak

Nerea Anakabe

EP-Eurostarseko Nazioarteko Ebaluazio Paneleko kide den Nerea Anacabe izan da bertan gainera proposamen lehiakorrak garatzeko aholku praktikoak emateko.

Mikel Bikandi y Eneko Saenz de Argandoña, Fagor y Mondragon Unibertsitatea

Enpresen esperientzia praktikoak

Oso interesgarria izan da onartutako proposamenak (aurreko deialdietan aurkeztutakoak) dituzten enpresek egin duten ekarpena, bertaratutako guztiekin partekatu baitute beren esperientzia.

Gilen Santiso, Doimak

Enpresen esperientzia praktikoak

Carlos Toledo, Sustapen eta Lankidetzako Zuzendaritza, CDTI

Nola finantzatzen diren Espainiako enpresak EUROSTARS programan

Azken eduki-blokean azaldu da zein tresna erabiltzen den nagusiki Espainiako enpresen parte-hartzea finantzatzeko onartutako Eurostars-2 proiektuetan, alegia, Nazioarteko Enpresa Arteko Deialdia.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow