Europako Berrikuntzaren Saria, Tecnaliarentzat

19 October, 2017
EARTO, ikerkuntza eta teknologia europar entitateak ordezkatzen dituen erakundea da

Korporazioak, EARTO erakundeak eskaintzen duen saria jaso du, 4.0 industriara bideratutako akatsak aurreikusteko sistema bat garatzeagatik

 

Tecnalia euskal korporazio teknologikoak, EARTO europar erakundeak urtero eskaintzen duen Europako Berrikuntzaren Saria jaso du, 4.0 Industriarako akatsak aurreikusten dituen eta NEM Solutions gipuzkoar konpainiak patentatutako sistema bat garatzeagatik.

 

1999 urtean sortutako EARTO, ikerkuntza eta teknologia europar entitateak ordezkatzen dituen erakundea da eta 20 herrialde baino gehiagoko 350 kidek baino gehiagok osatzen dute.

 

Saria Tecnalia eta NEM Solutions-i batera eskaini diete, teknologiaren transferentziaren Europako praktika onena aintzatesten duen Impact Delivered kategorian. A.U.R.A. deituriko iragarpen sistema, NEM Solutions-ek industrializatu eta patentatu du, Tecnaliaren laguntzarekin, ikerkuntza eta garapen teknologikoaren fasean.

 

Zehatz-mehatz, garatutako teknologia Big Datan oinarritzen da eta turbina eolikoak edo trenen azpisistemak bezalako enpresa bateko funtsezko aktiboen esperotako konportamendua aurreikustera eta etorkizuneko okerrak antzematera laguntzen du. A.U.R.A dagoeneko, energia eolikoaren eta tren- sektoreetan aplikatzen ari da mundu mailan eta 80 milioi operazio-ordu baino gehiago pilatzen ditu.

 

Tecnaliak komunikatu baten bitartez azaltzen duen bezala, energia eolikoaren esparruan, soluzio honek, enpresek mantentze prediktiboa planifikatzeko eta planifikatu gabeko geldialdiekin erlazionatutako kostu operatiboak eta mantentze kostuak murrizteko aukera ematen du, energiaren produkzioa eta haize-sorgailuen bizitzaren zikloa areagotuz.

 

Bestalde, tren-sektorean sistemak bidaiarien segurtasuna areagotzen du, zerbitzuen ordurako iristearen hobetzea bermatuz. Halaber, tren bateko gurpiletan gerta daitezkeen irregulartasunak kontrolatzeko aukera ematen du, baita aire egokituaren ekipoetan etorkizuneko matxurak aurreikustea ere.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow