UPV/EHUko ikasleek programazioari buruzko hezkuntza bultzatu dute

4 January, 2017

Bilbao Dynamics elkarteak dibulgazio teknologikoa du helburu.

Bilbao Dynamics proiektua Euskal Herriko Unibertsitateko Telekomunikazio Ingeniaritzako ikaslez osaturik dago, eta bere helburua da teknologia berriekiko interesa piztea gazteen artean. Lantaldean 12 ingeniari daude, zeintzuek beren denboraren zati bat ematen baitute tailerrak antolatzen eta kode irekiko teknologiekin robotikako proiektuak garatzen.

 

Ekimena 2013an jarri zen martxan, eta iaz Bilbao Dynamics ikasle-elkarte bezala eratu zen, fabrikazio digitalari eskainitako espazio bat bultzatuz unibertsitatearen barruan. Laborategi horren helburua da ikasleei aukera ematea beren ideiak garatu eta beste proiektu batzuekin kolaboratzeko, robotikarekin, programazioarekin eta 3D inprimaketarekin lotutako tresnak eta materialak erabiliz.

 

Bere dibulgazio lanaren barruan, elkarteak doako bi ikastaro antolatu ditu Gabonetako oporretan 12 eta 17 urte bitarteko haurrentzat, teknologia libreen mundura hurbildu daitezen. Lehenengoan Arduino eta 3D inprimaketa landu zituzten. Hastapen ikastaro bat izan zen eta parte-hartzaileek suge modular baten formako robot bat eraikitzen ikasi zuten: inprimatu, muntatu eta taldean programatu zuten. Bilbao Dynamics-ek bigarren tailer bat ere antolatu zuen, elkarteak berak garatutako Pinchy robot hezitzailea programatzen ikasteko.

 

Bilbao Dynamics-ek abian du baita ere Juggernaut Project ekimena, zeinaren bidez robot lehiaketa bat antolatuko baita. Garapen fasean dagoen proiektu horrek helburutzat du teknologiari buruzko ezagutzak sustatzea gazteen artean, baina modu ludiko batean eta programazio eta open source-eko robotikako erronkak proposatuz. Lantaldearen helburua da lehiaketa erregular bat sortzea Micro Rover Jaeger erabiliz; kode irekian inprimatu daitekeen mikro-robot bat da eta edonork deskargatu edo aldatu dezake bere diseinua.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow