Nevadako Estatua Euskadiko automozio- eta energia-sektoreetan inbertitzeko aukerak aztertzen ari da

12 September, 2016

Nevadako (Estatu Batuak) ordezkaritza bat Euskadin izan da jakiteko nolako potentzial ekonomikoa duen Euskadik, batez ere, energiaren eta automozioaren sektoreetan. Bizkaiko ahaldun nagusi Unai Rementeriak irailaren erdi aldera hartu zituen Nevadako arlo ekonomikoko eta kanpo merkataritzako ordezkariak. Eta bileretan parte hartu zuten baita ere energiaren sektoreko hainbat enpresatako (hala nola, Arteche, Iberdrola, Ormazabal, Gamesa eta Ingeteam) ordezkariek.

Estatu Batuetako ordezkaritzak enpresa batzuk bisitatu zituen, Nevada eta Euskadiren arteko negozio, inbertsio eta lankidetza aukerak aztertzeko. Nevadako ekonomia zerbitzuetan oinarrituta dago (jardueraren %80 ordezkatzen dute), eta jarduera industriala bultzatu nahi du bere garapen-maila handitzeko.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow