Enpresa kultura berri bat, errendimendua areagotzeko

8 September, 2016

Garbi Galdaketak euskal enpresak, bertako langileen interesak, konpainiaren helburu nagusiekin lerrokatu gura ditu

 

Sektore eolikorako galdaketen zerbitzu osoetan espezializatutako Garbi Galdaketak bizkaitar enpresak birformulazio prozesu baten buru belarri dabil, konpainiaren antolaketan langileen parte hartzea sustatu nahi baitu.

 

“Lehenik eta behin, pertsonen gogo-nahiak batu beharra dago, eta modu egituratu eta planifikatuan, erabakiak hartzeko aukera emango digularik. Elkarrizketa pertsonalen bitartez lortutako datuak interpretatzen jakitean datza, beti ere helburuan zehaztu eta autonomiarekin funtzionatu ahal duten lan taldeak zabaltzeko”, azaldu du Garbiko zuzendari industrial Iñigo Capelasteguik.

 

Helburu hori lortzeko, enpresa, Eusko Jaurlaritzak, SPRI taldearen bitartez, Euskadin sektore pribatuaren berrikuntza eta lehiakortasuna, enpresa-kudeaketan pertsonen inplikazioaren bitartez sustatzera bideratutako Innobideak-Pertsonak ekimenean parte hartzen ari da.

 

Capelasteguik gaineratu duenez, firmak, pertsonen ongizatean oinarrituta, “enpresa mentalitate aldaketa bat” sustatzen du, beti ere langileen interesak, enpresaren helburu nagusiekin lerrokatzea ahalbidetuta, eta bide batez etekin orokor hobeago bat lortuz.

 

Garbi Galdaketak Innobideak-Pertsonak programaren babesa du, diagnosi fasearen garapena edo prozesuaren iragatean gertatzen diren zailtasun berezien ebazpena bezalako esparruetan. Programaren bigarren edizioan parte hartzeko izena emateko epea irailaren 30ean bukatuko da.

 

Garbi Galdaketak-en aurkezpen bideoa

[embed_blog_up_euskadi id=”2″]

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow