Energia berriztagarria, kostuak murriztu eta planetak arnasa har dezan

17 October, 2016

Neiker-ek, nekazaritzako euskal institutuak, klimatizazio berriztagarriko sistema bat instalatu du

 

Faktura elektrikoa murriztu eta eraginkortasuna hobetze aldera, nekazal garapenerako Neiker ikerkuntza institutuak, ustiapen geotermikoan, biomasan eta eguzki energia fotovoltaikoan oinarritutako energia berriztagarriko sistema bat instalatu du bere zentroan.

 

Berotu eta hozteko gai den sistema berri honek, kutsagarriak izateaz gain, garestiagoak diren gasolina edo gas propanoa bezalako baliabide fosiletan oinarritutako soluzioak ordezkatzea du helburu.

 

Instituzioaren komunikatu baten arabera, sistema berri honen bitartez, Neiker-ek energia- kostuak %20 murriztea espero du. Horrez gain, CO2-en isurtzeak nabarmen behera egingo duela iragartzen du.

 

2008az geroztik Tecnalia korporazio teknologikoan bildutako zentroak, ohizko energiak aldatzean oinarritzen den eta hasitako ekintzen emaitzak neurtu eta aztertzen duen energia- eraginkortasunaren aldeko apustua egin du.

 

Helburu nagusia, nekazal ekoizpen intentsiboak aurre egin beharreko eragozpen nabarietako bati irtenbidea ematean aurrera egitea da, esaterako, negutegiak funtzionatzeko behar duten beroa lortzea.

 

Negutegiak girotzeko modu berriak lortzea, institutuak hasitako ikerkuntza-lerroetako bat da eta, autohornikuntzarako energia garbiak sortzeaz gain, teknología berri hauek nekazaritzara transferitzea du helburu.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow