Encajando lo improbable: antolakundeentzako sormen tailerrak

22 September, 2016

Conexiones Improbables berrikuntza irekiko metodologia bat da, zeinaren bidez enpresek eta antolakundeek, artearen eta kulturaren munduko eragileekin bat eginik, ikerketa prozesuak egiten dituzten, konponbide sortzaileak bilatzeko beren erronkentzat. Metodologia hori abiapuntutzat hartuta, Conexiones Improbables-eko lantaldeak tailer trinkoak antolatu ditu, karta-jokoetan edota sukaldaritzan oinarritutako berrikuntza prozesuak martxan jartzeko. Proiektuaren zuzendari Roberto Gómez de la Iglesiak azaldu dizkigu gorabehera guztiak.

 

Nondik sortu dira ko-sorkuntzako tailer berri hauek?

 

Conexiones Improbables ekimenean egin dugun lanari esker, hainbat tresna sortu ditugu gure eguneroko lanean erabiltzen ditugunak. Orain forma eman diegu, eta, hortik abiatuta, tailer berriak sortu ditugu. Funtsean, hiru dira: Encajar lo improbable, Retos improbables eta Cookreativa.

 

Zertan dautza?

 

Encajar lo improbable tailer bat da, antolakundeak berrikuntza irekirantz bultzatzeko eta berrikuntza kolektibo eta indibidualeko bide sinpleak eraikitzen laguntzeko jendeari. Ikusi dugu berrikuntza prozesu gehienak hain anbiziotsuak direla, ezen azkenean ezerezean gelditzen baitira. Tailer honetan oinarrizko bide bat sortzen da, lorpen errazak lortu ahala aurreratzen joateko. Retos improbables izenekoa karta hexagonalen joko batean oinarrituta dago, eta erronka estrategikoak edo berrikuntza arlokoak definitzen ditu antolakundearentzat. Tailerrak beraizik diseinatu ditugu horrelako tresnekin lan egiteko, baina autonomoki erabiltzeko ere eskuratu daitezke, tailerrak egin beharrik gabe.

 

Taller Encajar lo Improbable.

Encajar lo Improbable tailerra.

 

Cookreativa ekimenaren kasuan, nola sartzen da sukaldaritza berrikuntza prozesu batean?

 

Gogoeta-ekintza prozesua sukaldean egiten da, edonorentzat egunerokoa den ingurune batean eta ohikoak diren elementuak erabiliz, hala nola elikagaiak edo sukaldeko prozesuak. Baina oso modu sinplean egiten da, ez baita sukaldaritza tailer bat, baizik eta berrikuntza eta eraldaketa tailer bat, sukaldaritza erabiltzen duena horretarako. Metodologia horren barruan, gai desberdinei buruzko lau tailer sortu ditugu: berrikuntza irekia, osasuna lantokian, nazioartekotzea eta lantaldeak eraikitzea.

 

Zein antzekotasun dituzte zuen metodologiek antolakundeetan berrikuntza bultzatzeko beste prozesu batzuekin?

 

Ikusizko pentsamenduan oinarritutako tresnak dira, eta gogoeta indibiduala eta talde-lana uztartzen dituzte. Ikusizko elementuetan oinarrituta daudenez, hobeto barneratzen dituzu logikak, gauza ukigarriekin ari zarelako lanean. Baina, batez ere, azkar eramaten zaitu gaiaren ernamuinera, prozesua gehiegi luzatu gabe.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow