Enpresek eta adituek 4.0 Industriako negozio-eredu berriak aztertu dituzte

20 September, 2016

Ostegunean, hainbat euskal konpainia elkartu ziren, Laugarren Industria Iraultzak eskaintzen dituen aukera berriei buruzko ikuspegiak trukatzeko

 

Enpresa-jardueretarako berrikuntzaren transferentzia bultzatzeko asmoz, Ulma Carretillas Elevadoras euskal enpresak eta IK4-TEKNIKER zentro teknologikoak 4.0 Industria deritzon industria-fabrikazioko paradigma berriaren inguruko negozio-aukerak aztertzeko workshopa antolatu zuten joan den astean, Gipuzkoako Oñati herrian.

 

Tailerra, jardunaldiaren antolatzaileak eta Europa osoko I+G arloko konpainia eta erakundeak partaide dituen T-Rex europar proiektua amaitu ondoren egin zen. Hitzorduaren bultzatzaileen iritziz, europar proiektu horren barruan egin den lanari esker, enpresek errazagoa izan dezakete ohiko jardueran berrikuntzak gehitzeko aukera.

 

Topaketan, 30 euskal enpresa eta erakunde inguruk parte hartu zuten, 4.0 Industriako azken joerak aztertu eta negozio-eredu berriak zerbitzuen arloan eskaintzen dituen aukeretan sakontzeko asmoz.

 

Workshoparen lehen zatian, teknologia giltzarrizkoa duten enpresa-eredu berrien garapenean murgilduta dauden enpresa, zentro teknologiko eta unibertsitateetako zuzendaritzetako kideen hitzaldiak izan ziren entzungai.

 

Joan den osteguneko topaketak dagokion jarraipena izango du urriaren 10ean, Stuttgart hirian (Alemania), T-Rex proiektuaren emaitzak aurkeztu eta zerbitzu adimendunak arakatzeko antolatuko den industria arloko workshoparen bitartez.

 

4.0 Industria edo Laugarren Industria Iraultza deritzona informazio eta komunikazioaren arloko azken teknologien aplikazioan oinarritzen da, lantegi adimendunagoak, efizienteagoak, interkonektatuagoak eta autonomoagoak sortzeko asmoz.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow