ESNC: Aplikazio berritzaileak eta enpresen zein ekintzaileen sustapena

31 May, 2017
  • Satelite Bidezko Nabigazioan Oinarritutako Aplikazio Lehiaketa Europarra (ESNC) eta Copernicus Master aurkezpena eta hasiera 2017

Jardunaldi honetan, ESNC ideia lehiaketari hasiera emango zaio, eta lehiaketako eskualdeko sariak eta sari bereziak jakinaraziko dira.
Galileo Masters (ESNC) ekimena 2004. urtean sortu zen Bavarian, aplikazio berritzaileak sortu eta garatzeko pizgarri gisa Galileo satelite europarraren bidezko posizionamenduaren merkatuan jarduera sustatzeko.

Urteotan lehiaketa sendotu egin da eta, nabigazioan eta lokalizazioan oinarritutako aplikazioen arloan (LBS), nazioarteko teknikari adituen eta puntako teknologia duten eskualdeen munduko sare bilakatu da. Sare hori industrien beharretara zuzenduta dago zeharo eta, kide diren eskualdeekin batera, azken urteotako berrikuntzen produktu eta zerbitzu ugariak berehala aplikatzen laguntzen du.

Parte-hartzaileek informazioa eta aholkuak jasoko dituzte euren ideiak aurkezteko: kontuan hartu beharreko irizpideak, batzordearen ebaluatzeko metodologia, bete beharreko inprimakiak eta ereduak…

Programa

09:30
Ongietorria eta sarrera

09:40
ESNC 2017 ekimenaren aurkezpena
Luisa Wagner (Anwendungszentrum GmbH)

10:25
Proposamen baten prestaketa: aholkuak, aukeratzeko irizpideak, aurreko deialdien irabazleak.
Dr. Oihana Otaegui (Vicomtech)

10:45
Observación de la Tierra: Usos operativos
Santiago Gaztelumendi eta José Daniel Gómez de Segura (Tecnalia)

10:55
Hitzaldien itxiera eta esker-ematea

11:00
Kafea – Harremanetan jartzeko aukera

Informazio gehiago jasotzeko eta izena emateko,
spri.eus/euskadinnova web orrian sartu.

Ikastaro eta jardunaldi gehiago ikus ditzakezu hemen