Droneak doitasunezko mahastizaintzaren mesedetan

15 November, 2016

Drone by Drone euskal enpresak txakolinaren mahastien bilakaera islatzen duten mapak landu ditu

 

Drone by Drone euskal enpresak Txakoli Txabarri upategiak Enkarterri aldean ekoizten duen ardoaren mahastien errendimendua monitorizatu du, doitasunezko nekazaritza-lanetarako droneen erabileraz. Jarraipena 2016. urte osoan egin da.

 

Doitasunezko nekazaritzan, droneak, satelite bidezko posizionamendu-teknologiak (GNSS) eta informazio geografikoko sistemak (SIG) bezalako tresnak erabiltzen dira laboreak zerutik monitorizatu ahal izateko. Horien bitartez, lurzoruko alde desberdinetako datu zehatzak lor daitezke, beharrizanen araberako tratamenduak finkatzeko aukera erraztuz.

 

Txabarriko mahastien monitorizazioa, euskal enpresaren flotan dagoen “Sensefly eBee Ag” modeloko dronearen bitartez egin da. Modelo honek 120 metroko altueran hegan egiteko gaitasun du, eta aireratzea eta lurreratzea era autonomoan egiten ditu.

 

Txakoli Txabarri drone baten ikuspuntutik

[embed_blog_up_euskadi id=”2″]

 

Aparatuak erantsiak dituen espektro anitzeko kamerei esker, aldian-aldian, argazkiak atera eta erreflektantzia-mapak landu dira, mahastien inguruko informazioa bilduz eta diferentzia normalizatuko landaretza-indizea (NVDI, ingelesezko siglen arabera) islatuz. Indize honek mahatsondoen kopurua, kalitatea eta garapen-maila zehazten ditu.

 

Hegaldi bakoitzean, droneak espektro anitzeko 88 irudi zenital ateratzen ditu mosaikoa edo ortofotoa osatzeko. Mapak NVDI indizearen arabera koloreztatzen dira, gorritik berdera bitarteko bost intentsitate dituen eskala batez, berdea kalitate goreneko mahastiari egokituz eta gorria kalitate txarreneko mahastiari, landare bakoitzak prozesatzen duen kolofila-kopuruari jarraiki.

 

Enpresak zabaldutako ohar baten arabera, etengabeko monitorizazioaz argi geratu da tripulatu gabeko aireontzi horiek garrantzi handiko tresnak izan daitezkeela doitasunezko nekazaritza bultzatzeko, baliabideen ustiapen jasangarriagoa, kalitate handiagoko uzta eta errendimendu ekonomiko handiagoa izateko aukera eskaintzen baitiote nekazariari.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow