Decidata-ren ustez, Bind 4.0-n parte hartzeak aukera bat suposatzen du

20 December, 2016

Euskal startup-a Euskaltelekin batera, datuen analitikaren esparruan dihardute

 

Aurreratutako analitikan eta datuen ikusaraztean espezializatutako Decidata euskal konpainiak, Euskaltel telefonia-enpresarekin kolaboratu du, telekomunikazioen operadorearen erabiltzaileen esperientziak ezagutu eta hobetzera bideratuta dagoen eta bere soluzio teknologikoak eskainiko dituen proiektu baten. Bi enpresen arteko kolaborazioa, Eusko Jaurlaritzak eta SPRIk bultzatutako Bind 4.0, startup-en bizkortze programaren testuinguruan kokatzen da.

 

Euskal enpresak, Euskaltelen bezero-basearen segmentazio aurreratura bideratutako berezko algoritmo bat eta informazio bolumen handien ikusarazte geolokalizaturako erremintak konbinatzen dituen soluzio bat eskainiko du. Horren helburua, euskal operadoreari, bere bezeroen ezagutza handiago bat eskaintzea da, beti ere, erabiltzaile eta datu sarearen arteko esperientzia pertsonalizatu eta hobetu ahal izateko.

 

Decidatako bazkide Iñaki Pertusak azaltzen duen bezala, azelerazio programan parte hartzeak eta Euskaltelekin kolaboratzeak “enpresa- produktuaren formakuntza, hobetze eta zahartzapen aukera berri bat” suposatzen du.

 

Matematikari eta aholkulariz osatutako euskal enpresak, matematika- algoritmoetan oinarritutako soluzioak eskaintzen dizkiete enpresaren testuinguruan sortutako arazoei. Banka eta telekomunikazio sektoreetan eskarmentua duen enpresak, orain, ezagutza hori industrian sor daitezkeen arazoei irtenbidea emateko eta 4.0 Industria deritzonean parte hartzeko erabili nahi du.

 

Helburu hori betetze aldera, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak, datua bildu eta lortzeko base modura erabiltzen dira Decidatan. Ondoren, informazio hau, bere bezeroen negozioarentzako ezaguera aplikagarri bihurtzen da. “ Enpresa errealitatea ulertzen dugu eta datuetan oinarritutako soluzioak eskaintzen ditugu, arazoak konpontze aldera”, azaldu du Gonzalo Artiachek, bera ere enpresako bazkide dena.

 

 

Decidata eta Euskaltelen arteko kolaborazio proiektuaren aurkezpena

 

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow