Danobat-ek mantentze ekipo bat emango dio Bombardier-i

14 December, 2016

Euskal konpainiak, kanadar fabrikatzaileari, trenetako gurpiletan detektatutako akatsak zuzentzeko tornu bat emango dio

 

Danobat Group euskal konpainiaren tren-dibisioak, material errodatzailearen Bombardier Transportation kanadar fabrikatzailearekin akordioa itxi du, higidura eta itxuragabetzea pairatu duten trenen gurpiletako profilak birsortzera bideratutako hobidun tornu bat eman eta instalatzeko.

 

Pezoiko tornua, trenen gurpil eta balazta-diskoen mantentze- zuzengarrirako berariazko makina- erreminta da, akatsak, trenen ardatzak desmuntatu beharrik gabe zuzentzeko diseinatua.

 

Kontratuak, gurpilen eta balazta-diskoen mekanizaziorako, DLR (Danobat Light Rail) modeloaren instalazioa aurreikusten du. Makinak, mekanizazio gaitasun desberdinak eskaintzen ditu eta ibilgailura akoplatutako ardatzekin, baita solte daudenekin ere lan egiteko aukera ematen du.

 

Euskal enpresak zabaldutako ohar baten arabera, Bombardier-ek kontratatutako ekipamendua, trenaren gurpilean doitasun handiko etengabeko analisia egiteko, mekanizazio prozesuak iraun bitartean kalterik jasan gabe, gai den neurketa sistema bat integratzeagatik da berezia.

 

Pezoiko tornuak gainera, kanadar fabrikatzaileari, komunikatuan azaltzen den moduan, zikloaren denbora murriztu, mekanizazio prozesua optimizatu, prozesuaren fidagarritasuna eta segurtasuna areagotu eta gurpilen bizitza luzatzeko aukera emango dion adimendun software bat konbinatzen du.

 

 

Danobat Group-en tren dibisioaren aurkezpen bideoa

[embed_blog_up_euskadi id=”2″]

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow