ESS Kongresuak Ekonomia Sozial eta Solidarioaren arloko 300 esperientzia bildu nahi ditu

20 October, 2016

Jardunaldien helburua da eredu ekonomiko alternatibo bat bultzatzea.

 

Bilbon Ekonomia Sozial eta Solidarioaren II. Kongresua egingo da azaroan. Topaketa horren barruan jarduera ugari antolatuko dira, besteak beste, mosaiko erraldoi bat sortuko da, dagoeneko esparru horretan lanean ari diren proiektuen aniztasuna erakusteko. Helburu horrekin, kongresuaren antolakuntzak –REAS Euskadidei egin die parte hartu nahi duten ekimen guztiei.

 

Proposamena era guztietako proiektuei zuzentzen zaie, handiei nahiz txikiei, eta baita ere Ekonomia Sozial eta Solidarioaren printzipioei jarraiki lan egiten duten mota guztietako jarduerei, sareei, antolakundeei edo prozesuei. Kongresuaren helburua da 300 ekimen biltzea, egitarauaren barneko makro-collage batean erakusteko.

 

Jardunaldiak azaroaren 10etik 12ra egingo dira Bizkaia Aretoan, non elkarrekin batuko baitira eragile sozialak, erakundeak, enpresak, administrazio publikoak eta hiritarrak. Kongresuaren helburua da topagune izatea proiektuen eta Ekonomia Sozial eta Solidarioan interesaturik dauden pertsonen artean, bide horretatik, sareak indartzeko, lankidetza berriak sortzeko eta dagoeneko martxan dauden ekimenen aniztasuna ezagutarazteko.

 

Aurtengo edizioak sei ardatz tematiko izango ditu: ekonomia inklusiboa eta demokratikoa, ekonomia feminista, produkzio-ehunaren eraldaketa, ondasun komunak, egitura kooperatiboak eta beste ekonomia batzuetaranzko ereduak. Hiru egun horietan gai horiei buruzko aldibereko saioak antolatuko dira: hitzaldiak, mahai-inguruak eta tailerrak.

 

Kongresua hasi baino lehen, azaroaren 10eko goizean, REAS Euskadi erakundeak Ekonomia Sozial eta Solidariorako Politika Publikoei buruzko Nazioarteko Mintegia antolatuko du espazio berean. Topaketa horretan hizpide hartuko da zein paper jokatu behar duten tokiko administrazioek aurrera egiteko eredu ekonomiko solidario eta inklusiboetarantz. Adituek, proiektu arduradunek eta arduradun politikoek emandako hitzaldiez gain, REAS Euskadi – Transformando los territorios desde la economía solidaria gidaliburua aurkeztuko da.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow