Jakiberri lehiaketa: euskal fast-food osasuntsurako ideiak

5 December, 2016

Proiektu parte-hartzaile horren helburua da elikadura-ildo berri bat sortzea.

 

Euskadira ere iritsi dira elikadura-ohituretan mundu osoan gertatzen ari diren aldaketak, izan ere une honetan Euskadin bost otordutik ia bat oinarritzen da aurrez prestatutako edo fast-food produktuetan. Guztira, euskaldunek 93 milioi euro gastatu zituzten 2015ean fast-food produktuak erosten, eta kopuru horrek gorantz darrai, urteko %8,5 inguruko erritmoan.

 

Joera horrek ondorio larriak ditu. Batetik, esan nahi du nutrizioa gero eta kaxkarragoa dela, eta horren erakusgarri da haurren obesitate zifrak gero eta altuagoak direla: Euskadiko haurren %15ak obesitatea du eta %13ak, berriz, gehiegizko pisua. Bestetik, euskal nekazaritza produkzioaren balioa gutxitzen du, zeinaren errenta %50 jaitsi baita azken 24 urteotan, gaur egun, BPGaren %0,9 baino ez duelarik ordezkatzen.

 

Jakiberri ekimenak helburutzat du elikadura-ohitura berriak aukera bihurtzea, produktu-linea berri bat sortuz bertako ekoizpenean oinarritutako janari azkar, osasuntsu eta anitzaz. Proiektu honen bidez I+G+B-ko prozesu parte-hartzaile bat egingo da, hiritarrak barne hartuko dituena eta euskal komunitate gastronomikoaren ikaragarrizko balioa aprobetxatuko duena. Ikuspegi horretatik abiatuta, abian jarri da kontzeptuak eta prototipoak kolaboratiboki sortzeko programa bat, ostalaritza eskolei eta profesionalei zuzenduta dagoena eta espazio bat eskaintzen duena, interesa duen edonork ideia berriak proposa ditzan.

 

Jakiberrik lehiaketa bat abiarazi du Internet bidez, hiritarrek proposamenak egin ditzaten euskal janari azkar eta osasuntsuaren kontzeptua sortzeko. Lehiaketa hori zabalik dago jadanik, eta 4.000 euro eskaintzen ditu guztira, zazpi kategoria desberdinetan banatuta: orokorra, postrea, gosaria edo hamarretakoa, askaria, afaria, haurrak eta edari osasuntsua. Kasu guztietan, aurrez prestatu eta kontserbatu daitezkeen produktu orijinalak aurkeztu behar dira, eta, azkenean, proposamen irabazleak edo aurkeztutakoren bat merkatura iristen bada, Jakiberrik ordainsari osagarri bat eskainiko dio.

 

ISEA, Basque Culinary Center, Mondragon Health, Jakion, Auzo Lagun eta Debagoienako Eskualde Garapenerako Agentziak elkarrekin bultzatzen dute ekimen hori, Innobasque erakundearen laguntzaz. Horiez gain, Jakiberrik Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza ere jasotzen du, Etorkizuna Eraikiz GipuzkoaLab ekimenaren bidez.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow