CoColab, lankidetza espazio berriak eraikiz

27 September, 2016

Urriaren 20an CoColab jardunaldiak egingo dira Gasteizen.

 

Gasteizko Europa Jauregiak ostatatuko du CoColab jardunaldiaren hirugarren edizioa, non hainbat esparrutako (hirigintza, zuzenbidea, landa-ekintzailetza edota etxebizitza) esperientziak batuko baitira. Gasteizko Udalak antolatu du, ezagutzera emateko beren ADNan lankidetza daramaten proiektu eta negozio-eredu berritzaileak.

 

Ekitaldiaren izenburua da “En co’nstrucción, personas que construyen los cimientos de la economía colaborativa”, eta egitarauaren barruan hitzaldiak, proiektuen aurkezpenak eta networking-espazioak antolatu dira. Jardunaldian zehar lau esparrutako ekimenak egongo dira ikusgai: hiria, lankidetzaren eremu berriak, ko- genea duten pertsonak, eta marka kolaboratiboak.

 

Hirigintzaren arlotik, Esto no es un solar proiektuak parte hartuko du. Zaragozako Udalak 2009an martxan jarritako estrategia bat da, zeinak aldi-baterako erabilpenak ematen baitizkie erabiltzen ez diren hiriko espazioei. Harrezkero, udalak hainbat proiektu txiki bultzatu ditu, besteak beste, haurrentzako jolas-guneak, hiri-baratzeak edota kostu baxuekin eta berrerabilpen printzipioei jarraituz eraikitako parkeak. Proiektu txiki horiek kaltetutako guneak suspertzen dituzte, behin betiko erabilpen bat eman arte.

 

María José Anituak Zuzenbide Kolaboratiboaren Euskadiko Elkartea aurkeztuko du CoColab topaketan. Gasteizen kokatutako erakunde bat da, metodo alternatibo bat eskaintzen duena gatazkak ebazteko. CoColab-ek defentsa juridikoa ulertzeko modu berri bat du oinarri, non alderdiak lankidetzan aritzen baitira konponbide adostuak lortzeko. Bestalde, Iván Fanego eta Tamara Lucas nomada digitalek sareko esperientziei buruzko espazioan parte hartuko dute. Freelance bikote horrek urtebeteko bidaia egin du Asian barrena, startup digitalen ekosistemari buruzko esperientziak jasotzeko.

 

Gainera, CoColab-ek elkarrekin batuko ditu coworking-a ulertzeko modu desberdinak dituzten ekimenak, esaterako, Cowocat elkarte katalana, Estatuko lehen landa-coworking ekimena bihurtu dena, Madrileko Freeland Studio proiektua edota Pontevedrako Arroelo espazioa. Etxebizitzaren arlotik, Cover kolektiboak parte hartuko du, cohousing-eko ekimenak bultzatzeko aholkularitza eskaintzen duen Gasteizko profesionalen taldeak.

 

Jardunaldian bi hitzaldi eskainiko dira, bata Uber España-k emango du eta, bestea, Javier Creusek (Ideas for Change). Beste espazio batean aztergai izango dute enpresek eta markek nola barneratu duten lankidetzaren kontzeptua beren estrategietan, eta Open Power Space Endesa, Unicef, Banc Sabadell eta Sustainable Brands erakundeek parte hartuko dute.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow