Etxeko neska txikientzako zientzia eta teknologia

21 September, 2016

Euskal instituzioek, nesken artean zientziarekiko interesa sustatzeko ekimena atera dute

 

Nesken artean bokazio zientifikoa eta teknologikoa sustatze aldera, Heziketako eta zientzia sustatzeko euskal instituzioek INSPIRA proiektua bultzatu dute, ikerkuntza arloko profesionalek, etxeko neska txikienen artean, zientziarekiko grina pizteko  eskainitako, sentsibilizazio ekintzak garatzeko ekimena.

 

INSPIRA, Euskadin, zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematikaren inguruko interesa Lehen Hezkuntzako neska-ikasleen artean sustatzeko taldekako mentoring-a darabilen proiektu aitzindaria da.

 

Aldi piloturako, ekimenak, borondatezko kontseilari moduan arituko diren 17 emakumeren lankidetza izango du. Honela, EAEko 12 ikastetxetako 200 neska baino gehiagok, 7 lan sesiotan parte hartuko dute.

 

Topaketa hauen helburua, lanbide zientifikoen inguruko zalantzak argitzen laguntzea eta nesken autoestimua irmotzea da, bide profesional horri ekin diezaioten.

 

Teknologian oinarritutako heziketaren aldeko apustua egiten duten ikasleen kopuruak, urtetik urtera behera egin du eta datua are nabarmenagoa da emakumeen kasuan. Nahiz eta Espainiako unibertsitate-sistemako ikasleen %54,3 emakumezkoak diren arren, beren presentzia ingeniaritza edo arkitektura bezalako titulazio teknikoetan ia ez da %26,4ra heltzen.

 

Deustuko Unibertsitateak eta Elhuyar Fundazioak sustatutako INSPIRA ekimenak, Innobasque eta Zientzia eta Teknologiaren Espainiako FundazioaEkonomia eta Lehiakortasun Ministerioaren lankidetza jaso du.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow