Bruselaren aginduak txukun eta egoki bete ditzala eskatu dio Tapiak Ogasun Ministerioari

17 September, 2013

Euskadiko ontziolen sektoreari bultzada emateko sortu den lan taldeak finantzazio eta zerga neurri berrien aukera aztertuko du.

Eusko Jaurlaritzak eta ontzigintzaren sektoreko ordezkariek lehen bilera egin dute, Arantza Tapiak sailburuak zuzenduta. Etorkizunera begira dauden arren eta tax leasearekin izandako gatazka alde batera utzi nahi duten arren, beharrezkotzat jo dute Ogasun Ministerioak eta Industria Ministerioak Bruselako ebazpenaren ondorioz egin behar dituzten izapideen egoera egiaztatzea.

Ildo horretatik, Arantza Tapia sailburua Madrilera joango da bihar, eta tax lease gatazkatsua ordezkatuko duen sistema berria balioesteko eta hobetzeko helburuz, erakunde guztiek erabakitasunez jarduteko beharra helaraziko dio Industriako ministro Jose Manuel Soriari. Bankuei eta inbertitzaileei segurtasun juridikoa eta nahikoa berme legal emateko partaidetza handiagoa eskatuko du sailburuak, ontzi berriak fabrikatzeko balizko eragiketak ez galarazteko eta Euskadiko ontziolek merkatu-aukerarik ez galtzeko.

Bihar agortuko da Ogasun Ministerioak Europan argitu beharrekoak argitzeko, hau da, diru iltzulketen zenbatekoa eta itzulketak egin behar dituzten enpresen zerrenda zehazteko epea. Hortaz, Tapiaren ustez “aginduak txukun eta egoki burutu beharko ditu Ministerioak, bestela oso larria izango litzateke”.

Erreforma elektrikoa eta Euskadiko enpresetan izango dituen ondorioak.

Bilera sailburuak eskatu du, tax leasearekin lotutako izapideak nola doazen jakiteko eta, batez ere, Industria Ministerioak abiaraziko duen erreforma elektrikoak Euskadiko ekonomian izan ditzakeen ondorioei buruzko kezkak azaltzeko.

Erreformak Euskadiko ekonomiaren zenbait sektoretan izan ditzakeen eraginen eta ondorioen azterketa egin du Eusko Jaurlaritzak, eta hori izan da bilera egiteko beste arrazoi bat.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow