Bombardier enpresak 40 tren fabrikatuko ditu Normandia eskualdearentzat 585 milioiren truke

30 November, 2016

Propultsio ekipoak Euskadin fabrikatuko dira, Trapagaranen kokatutako fabrikan.

 

Bombardier Transportation enpresak bi solairuko bere Omneo plataforma berriaren Premium bertsioko 40 tren fabrikatuko ditu Frantziako Normandia eskualdearentzat 585 milioi euroren truke, eta tren horien propultsio ekipoak Trapagaraneko (Bizkaia) fabrikan egingo dira. Konpainiak kontratu bat sinatu zuen 2010ean Frantziako SNCF burdinbide operatzailearekin, estalki bikoitzeko 860 tren hornitzeko Frantziako eskualdeei.

 

2019aren amaieran abian jarriko diren tren berri horiei esker, Normandiak %20tik gora emendatuko du Paris-Rouen-LeHavre eta Paris-Caen-Cherbourg lineetako floten gaitasuna (100 eserlekutik gora), 470 plaza izateraino.

 

Espainian egingo diren 40 unitate elektriko anitz (EMU) horien trakzio-bihurgailuak eta osagarriak beraizik garatuko dira Frantziako merkatuan erabiliko diren bi solairuko tren horientzat, zeintzuk sabai gainean muntatu eta 200 kilometro orduko abiaduran ibiltzeko egokituko baitira.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow