Biodonostia, kolon narritakorraren sindromearengan genetikak jokatzen duen papera ikertzen ari da

27 December, 2016

Osasun ikerkuntza institutuak, sabel hustearen maiztasunean gene jakin batzuek duten eragina argitzen saiatzen den ikerketa batean parte hartu du.

 

Kolon narritakorraren sindromea, biztanleriaren %15ak, gutxi gorabehera pairatzen duen urdail-hesteen gaitza da eta, adituek estresa, elikadura edo hesteen mugimenduen disfuntzioak berarengan eragina izan ditzaketen faktoreak direla aipatzen badituzte ere, gaitza eragiten dituzten faktoreak oraindik ere ezezagunak dira.

 

Biodonostia Osasun ikerkuntza Institutuak, gene jakin batzuek, pertsonen heste- azturaren gain duten eragina ikertzen duen europar proiektu batean parte hartu du. Ekimena, urdail-hesteen sistemaren funtzionamendua ulertu ahal izateko erabilgarria izan daiteke, eta bide batez, kolon narritakorraren sindromearen inguruko zalantzak eta ezjakintasuna argitu.

 

Ikerketak, Biodonostiako Urdail-hesteetako ikerketa Taldeko arduradun Mauro D´Amatoren koordinazio bateratua izan du, entitate ikertzailearen ohar baten arabera.

 

“Genoma asoziazio oso baten ikerketa egin dugu eta horrekin, beren heste-mugimenduen eguneroko erregistroa mantendu duten pertsonen profil genetikoa bereizi nahi izan dugu, eta horri esker, sabela hustearen maiztasunak gora edo behera egitearekin erlazionatutako gene batzuk identifikatu ditugu”, zehaztu du adituak.

 

Ikertzaileek, alde batetik, substantzia toxikoak eliminatzeaz arduratutako gene zitokromoak, eta bestetik, heste- giharren uzkurdurarekin erlazionatutako kanal ionikoak sailkatu dituzte. Gene- talde biek, garrantzia dute sabela hustean.

 

“Behin garrantzitsuak diren bide biologikoak, proteinak eta geneak identifikatzen ditugunean, funtzio hau modulatzen saiatzeko estrategia terapeutikoak delinea daitezke”, ziurtatu du D´Amatok, aurkikuntza mota honek, kolon narritakorraren sindromea bezalako gaitz konplexuentzako sendabidea aurkitzeko lehen pausua suposatu dezakeela gaineratuz.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow