BIC Araba, proiektu teknologiko berritzaileenentzako laguntza

23 June, 2016

280tik gora enpresa teknologiko sortu dira BIC Araba Enpresa eta Berrikuntza Zentroaren laguntzarekin, zeinak 25 urte baitaramatza enpresa ideia berriak bultzatzen Araban. Zentroak azpiegiturak eskaintzen ditu proiektuak inkubatzeko eta prestakuntza nahiz aholkularitza espezializatua ere bai. Startup ugari daude BIC Araban kokatuta, besteak beste, hauek: enpresa industrialentzako datuak aztertzen dituen Bigda Solutions proiektua; inplante bio-bateragarrietan espezializatutako I+Med bio-teknologia enpresa; edota sektore aeroespazialeko Karten enpresa gaztea, zeina nano-sateliteak garatzen ari baita fabrikazio gehigarria erabiliz.

 

BIC Araba sozietatea hainbat erakundek partaideturik dago, hala nola, Eusko Jaurlaritzak (SPRIren bitartez), Gasteizko Udalak eta Arabako Foru Aldundiak, eta Europako Enpresa eta Berrikuntza Zentroen Sareko kide da.

 

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow