WordPress inguruneko 130 profesionalek parte hartuko dute SPRIk antolatutako kongresu batean

15 May, 2015

Datorren maiatzaren 16an egingo da II. WordPress Euskadi kongresua Arrasateko Garaia Gunean, eta bertan elkartuko dira WP inguruneko garatzaileak, diseinatzaileak, sortzaileak, e.a. WordPress web orriak garatzeko gehien erabiltzen den Edukien Kudeaketako Sistema (CMS) bat da, 46 milioitik gora deskarga ditu eta 16.000.000tik gora gune aktibo Interneten. Lehenengo Euskadi WP topaketa Bilbon egin zen 2014an; harako hartan 90 parte-hartzaile eta 8 hizlari elkartu zituen eta arrakasta handia izan zuen bai parte-hartze eta bai antolakuntza aldetik.

Maiatzaren 16an (larunbatean) Arrasaten egingo den “WordPress Euskadi” topaketaren bigarren ekitaldiak WordPress inguruneko 130etik gora erabiltzaile elkartuko ditu. Tresna indartsu hori liderretako bat da web orrien garapenean. WordPress web orriak garatzeko gehien erabiltzen den Edukien Kudeaketako Sistema (CMS) bat da, 46 milioitik gora deskarga ditu eta 16.000.000tik gora gune aktibo Interneten.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak eta SPRIk (Euskadiko Garapen Agentziak) sustatu eta antolatu dute topaketa hori, zeina hitzordu paregabea izango baita elkarrekin batzeko WordPress (Euskadin webguneen garapenerako gehien erabiltzen den Edukien Kudeaketako Sistema –CMS-) inguruneko garatzaileak, sortzaileak, diseinatzaileak eta erabiltzaileak. Erabilerraza da, erabilpen anitzekoa eta lizentzia libreduna, eta horrek guztiak garapenerako tresna indartsu bihurtzen du.

Bihar (larunbata) egingo da WordPress Euskadi topaketa Arrasateko Garaia Berrikuntza Gunean, egun osoan zehar. Lau hitzaldi eskainiko dira goizean eta tailer praktikoak egingo dituzte arratsaldez. Aipatzekoa da baita ere topaketa horrek networkingerako aukera emango duela Euskadiko WordPress komunitatearentzat.

Hitzaldiak eta tailerrak

Goizean zehar WordPress Euskadi topaketan lau hitzaldi emango dira ondoko gai hauei buruz:

Lehenengoa, Crisis Creativa erakundeko Cristina Hernándezek emango du eta diseinuaren garrantzia eta garapenarekin duen harremana izango du hizpide. “Diseinuak mendera dezala zure WordPress-a (eta ez alderantziz)” da hitzaldiaren izena.

Irontec enpresako Jabier Infantek eta Lander Ontoriak hitzaldi hau eskainiko dute: “WPION: responsibe-tik haratago (WordPress+Condova+Ionic framework)”.

Goizeko hirugarren hitzaldia Dario Balbontinek emango du: “Potentziak ez du ezertarako balio kontrolik ez badago, WordPress erabiltzeko giltzarriak”.

Nelio Software (Bartzelona) enpresako Antonio Villegasek itxiko du larunbat goizerako (maiatzak 16) programatutako hitzaldi zikloa azterketa eta gomendio zenbaitekin: “Nola migratu nire weba WordPressera (bidean hil gabe)”.

Arratsaldeko tailerren helburua da lau proposamen hauei erantzutea:

“Ez erosi plantillarik eta sortu zeurea Genesis Framework-ekin (Ibon Azkoitia),  “10 giltzarri zure WordPress guneko SEOa hobetzeko” (Iñaki Lakarra), “Webgune eleanitzak WordPress-en” (Dani Reguera) eta “WordPress komunitatea: zer, nola eta zertarako?” (Iñaki Arenaza).

WordPress Euskadi kongresuaren II. edizio honek beste urrats bat eman nahi du iazko lehen edizioan Bilbon landu eta aztertu zituzten edukietan.  Topaketa hartan 90 parte-hartzaile eta 8 hizlari elkartu ziren, zeintzuek oso positiboki baloratu baitzuten WordPress komunitatearen hitzordu hau eta datorren larunbateko kongresuan landuko diren gai batzuk ere proposatu baitzituzten.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow