La Azucarera eraikinak baditu jada 8 enpresa bere instalazioetan

1 June, 2015

2015eko lehen hilabeteetan 691,34 m²ko azalera okupatzen duten 4 enpresa kokatu dira.

Eraikin berezi horretan garatzen diren jarduerak sektore hauetara biltzen dira: ingeniaritzak, automatizazio industriala, elektro-menajea, energia  eta elikadura; eta Arabako Enpresari Gazteen Elkarteak ere bertan garatzen du bere jarduera.


 

Gasteizko Ali Gobeo industrialdean kokatutako La Azucarera eraikin historikoak (SPRI Taldearen barruan dagoen eta Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailari atxikirik dagoen Sprilur, S.A.k kudeatzen duena) baditu jada 8 enpresa, eta horietatik lau 2015. urteko lehen hilabeteetan kokatu dira. Aurten instalatu diren enpresa horiek guztira 691,34 m²ko azalera okupatzen dute bulego modularretan (bakoitzak 100 m²tik gorako bulegoak har ditzake).

2013 eta 2014. urteetan beste lau enpresak erabaki zuten La Azucarerako bulegoetan kokatzea, zeintzuek  889 m² okupatzen baitituzte guztira. Momentu honetan bertan kokatuta dauden zortzi enpresek 1.580 m² okupatzen dituzte, hau da, azalera guztiaren (5.368 m²-ko azalera erabilgarria) %30.

Kontuan harturik eraikinaren tipologia eta ondare historiko industrial bezala izendatua dagoela, Sprilur-ek alokairu kontratu luzagarriaren bidez kudeatzen du instalazioen erabilpena. Hona hemen La Azucarera eraikinean garatzen diren jarduerak: ingeniaritzak, sektore industrialerako automaten garapena, energia eta zerbitzu sektoreekin lotutako enpresak, e.a. Arabako Enpresari Gazteen Elkarteak ere bertan garatzen du bere jarduera eta ekintzaile gazteei zuzendutako enpresa haztegi bat sustatzen ari dira. Enpresa horiek berrogeita hamar langile baino gehiago enplegatzen dituzte.

2000. urtean Euskadiko Kultur Ondare bezala izendatua izan zen Arabako eraikin berezi honek bere okupazio maila sendotu du aurten, enpresa eta ekonomi jarduera suspertu egin delako. Espazioen alokairuen bidez eskuratzen diren diru-sarrerekin ikur historiko industrial eta kultural honen egitura, estetika eta estiloa mantendu ahal izango dira, zeinak enpresei zuzendutako ekitaldi publiko eta pribatu garrantzitsuak ere ostatatu baititu.

Sprilur-ek edozein enpresa ekimenen eskura jartzen ditu 100 m²tik gorako azalera modularrak, zerbitzu zentralizatuekin eta erabilpen pribatu eta esklusiboko 110 aparkalekurekin. Kokapen estrategikoa du gainera, Gasteizko hirigunetik oso hurbil.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow