IK4-Idekok Europako Optika eta Fotonika Klusterrarekin bat egin du

5 January, 2015

IK4-Ideko teknologikoa Europako Optika eta Fotonika Klusterreko kide bihurtu da. Foro honen bitartez, enpresak, zentro teknologikoak eta ikerketa taldeak optika eta fotonikaren arloan onurak eta sinergiak eragiteko moduko lankidetza emankorrak ezartzen ahalegintzen dira.


IK4-Ideko zentro teknologikoak 8 ikerketa-ildotan dihardu, manufaktura industriarako produktu edo zerbitzu berriak garatzearen aldeko ikuspuntutik abiatuta. Horren haritik, Ikuskaritza eta Neurketako ikerketa-ildoaren helburua, 2D/3D ikusmeneko (Machine Vision) eta fotonikako teknologian oinarritutako automatizazio-maila handiko neurketa-soluzioak garatzea da. SECPHO Europako optika eta fotonika klusterreko kide bihurtzean zentro teknologiko gipuzkoarrak indartu egin du esparru honetan duen posizionamendua.

Teknika honek ahalegin berezia egiten du jabetzapeko teknologia fotogrametikoaren bidezko kontakturik gabeko metrologian, eta ultrasoinuen bidezko (transduktore piezoelektrikoetatik EMAT teknologiaraino eta phased-array osagai anitzeko ikuskaritza-unitateen diseinuraino) nahiz termografia aktiboaren bidezko (induktiboa, laserra, etab.) teknologian oinarritutako automatizazio-maila handiko NDT ikuskaritza-soluzio berrien garapenean.

Ikuskaritza eta Neurketako ikerketa-ildoaren jarduerak, garapen baten hasierako etapetatik industriako amaierako ezarpeneraino gauzatutako bezeroekiko lankidetza integrala barne hartzen du, hots, diseinuaren hasierako etapetatik industria arloko instalazioraino eta azken balioztapeneraino.

IK4-Ideko Danobat Groupekin (makina-erremintako espainiar fabrikatzaile nagusia) elkartuta dago, eta Mondragon Korporazioa (Espainiako bosgarren holding industriala) I+G arloko 9 zentrok eta 1.300 ikertzaile baino gehiagok osatutako IK4 aliantza teknologikoko kidea da.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow