Beste jardunaldi bat Juncker Plana azaltzeko

8 January, 2016

Datorren urtarrilaren 21ean Bilboko Merkataritza Ganberak “Plan de Inversiones para Europa” jardunaldia egingo du, bertatik bertara aztertzeko  Juncker Plana, Europar Batasunak Europako ekonomia errealean 315.000 milioi euro txertatzeko sortu duen proiektua.

Proiektu hori Europako Batzordeko presidente Jean Claude Juncker-ek aurkeztu zuen 2014ko azaroan, eta finantzaketa iturri publiko nahiz pribatuak mobilizatuko ditu. Horri esker, inbertituko den diru publikoak inbertsio pribatu gehiago ekarriko du, zorpetze handiagoa eragin gabe. Planak 315.000 milioi euro mobilizatuko ditu datozen hiru urteetan Inbertsio Estrategikoen Europako Funtsaren (IEEF) bitartez, lehentasuna emanaz ezagutza eta enplegua sortzeko potentzial handia duten proiektuei. Funts hori Europako Inbertsio Bankuaren (EIB) barruan sortuko da, eta Batzordea bazkide estrategikoa izango da.

Urtarrilaren 21eko jardunaldira doazenek aukera izango dute eztabaidan aktiboki parte hartzeko eta galderak egiteko, bertatik bertara azalduko baita nola funtzionatzen duen Inbertsio Estrategikoen Europako Funtsak. Funts horrek babestuko ditu esparru garrantzitsuenetan egingo diren inbertsioak, hala nola azpiegituretan, ikerketan eta berrikuntzan, eta bere bitartez bideratuko da baita ere enpresa txikientzako finantzaketa. Orobat azalduko da nola funtzionatzen duen Inbertsioaren Aholkularitzarako Europako Zentroak, inbertitzaileei eta proiektu sustatzaileei laguntzea helburu duenak.

Jardunaldian izango dira, besteak beste, Jüergen Foecking, Europako Batzordearen ordezkaritzako sektore politikoko burua Espainian, Alberto Barragan, EIBk Espainian duen bulegoko zuzendaria, eta Angel Landabaso, Eusko Jaurlaritzako aholkularia.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow