Batzorde Europarrak Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea zoriondu du ZERO-HYTECHPARK proiektuaren hedapenean egindako lanagatik

24 July, 2013

LIFE+ programaren esparruan kokatuta, Parke Teknologikoetan iraunkortasun osoa lortzeko neurriak abiaraztea du helburu proiektuak.

BTEK, Teknologiaren Interpretazio Zentroa da proiektu europarraren hedapen-gunea, modulu interaktibo baten eta tailer baten bidez, non hidrogenoaren teknologiek funtzionamendua azaltzen den.

ZERO-HYTECHPARK, Europar Batasunaren LIFE+ programaren barruan kokatzen da eta honako helburu hau du: Teknologi Parkeetan iraunkortasun osoa lortzeko neurriak abiaraztea, energia berriztagarrietan eta hidrogenoaren teknologietan oinarritutako sistemen bidez energiaren kudeaketa hoberena eginez. Lau urterako (2010.eko urtarrilaren 1etik 2013.eko abenduaren 31 bitartetan) 1,3 milioi euroko aurrekontua du, %50ean Europar Batasunak finantziatuta.

Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea proiektuko bazkidea da, Walqako Parke Teknologikoa, Andaluziako Parke Teknologikoa eta Aragoiko Hidrogeno Fundazioarekin batera. 2012 urte amaieran, proiektuko bazkideek bilera egin zuten BTEK, Teknologiaren Interpretazio Zentroan, hain zuzen ere Bizkaiko Parkeak ZERO-HYTECHPARK proiektua hedatzeko aukeratu duen gunean; bertan modulu bat dago, iraunkorra eta interaktiboa, hidrogenoaren teknologiak zer diren azaltzen duena. Moduluaren osagarri, hidrogenoaren teknologiei eta energia berriztagarriei buruzko tailer praktikoa du BTEKek: teknologia hauekin lotura duten kits desberdinak erabiliz, hidrogenoaren teknologiek egoera desberdinetan nola funtzionatzen duten erakusten da tailerrotan.

Proiektu europarraren jarraipena egiten ari den eragileak ere hartu zuen parte iazko abenduan egindako bileran eta BTEKen abiarazitako ekimenak ezagutu ondoren, oso balorazio positiboa egin zuen. Eragilearen txosten hau jasota, Europar Batzordeko Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak Bizkaiko Parkeari buruzko aipamen berezia egin du eta proiektua hedatzeko egindako lanagatik zorionak eman.

Joan den uztailaren 16an, proiektuko bazkideek beste jarraipen-bilera bat egin dute, oraingo honetan Walqako Teknologi Parkean (Huesca) eta bilera horretan 2 Euskadiko Teknologi Parkeen Komunikazio Arloa komunikazioa@parque-tecnologico.net 94 403 95 00

izan dira Europar Batzordeko hiru kide: LIFE+ programako ingurumen proiektuen arduraduna, kanpo-jarraipeneko eragilea eta proiektuaren finantza arduraduna; orain arte egindako aurrerapenak eta egin behar diren ekintzak aztertu dira bilera horretan.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow