Batz-ek Araluce erosi du trokelgintza arloa indartzeko

24 November, 2016

Euskal kooperatibak automobilgintza sektorearen hornitzaile gisa duen gaitasuna areagotu nahi du

 

Batz kooperatiba bizkaitarrak automobilgintzarako estanpazio-tresnerian espezializatuta dagoen Araluce enpresa erosi duela iragarri du. Eragiketa, Igorren egoitza duen enpresa-taldearen Batz Tooling trokelgintza-dibisioaren bitartez gauzatu da.

 

Kooperatibak zabaldutako ohar baten arabera, Igorren ere finkatuta dagoen Araluce enpresaren integrazioari esker, gaur egun korformazio metalikoko tresneriaren diseinuan eta fabrikazioan diharduen Batz Tooling-ek larruzko piezak eta enbutizio beroko piezak ekoizteko gaitasun handiagoa izango du.

 

Berrikitan iragarritako erosketa honek Batz Araluce izeneko negozio-unitate berriaren sorrera ekarri du, enpresa matrizearen kudeaketa-eredua eta merkataritza eta ingeniaritza arloak beren horretan mantenduz.

 

Erosketa Batz Tooling-en inbertsio-planari jarraiki egin da, baina eragiketa honekin batera, barruko mekanizazio-ahalmena areagotu eta konformazio beroko bigarren doitze-lerroa instalatzea ere aurreikusi da. Guztira, 10 milioi euroko inbertsioa egin da 2015. eta 2016. urteetan.

 

Oharrean adierazi denez, Batz Tooling-ek urteko fakturazioa % 30 gehitu eta 2020. urtean 80 milioi euroko kopurua gainditzea espero du, 475 pertsonarentzako lanpostuak sortu eta mantentzeaz gain. Emaitza horien bitartez, Batz taldearen fakturazio globala 330 milioi eurora igo liteke.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow