Ibilgailu elektrikoentzako bateria eraginkorragoak eta ekonomikoagoak

14 November, 2016

Gaiker-IK4 zentro teknologikoa, mugikortasun jasangarriren europar proiektu baten testuinguruan, hobetutako baterien garapenean parte hartzen ari da

 

Gaiker-IK4 euskal zentro teknologikoak, mugikortasun jasangarria bilatzen duen Europako ekimen baten testuinguruan, ibilgailu elektrikoentzako karga-tokietara bideratutako iraupen handiagoa eta kostu txikiagoa izango duen berunezko bateria eraginkorrago baten garapenean dihardu. Entitate bizkaitarraren helburu nagusia, egungo berunezko baterien karga-onespena, errendimendua eta iraupena hobetzea da.

 

Zentroak helarazitako ohar baten arabera, berunezko bateria geldikor berriak, geroz eta handiagoa den ibilgailu elektrikoaren eskaerari aurre eman diezaion nahi da, eta horretarako, elektrodoen formulazioan, karbonozko nanoegituratutako material aurreratuak txertatuko dira.

 

2017ko martxoan bukatuko den hobetutako bateriaren ikerketako buru, bere fabrikazioaz arduratuko den Exide Technologies enpresa izango da. Proiektuan, Gaiker-IK4k karbonozko nanomaterial desberdinen karakterizazioan eta gehigarri mota eta kontzentrazio desberdinak erabilita, optimizatutako dispertsioen prestaketan dihardu.

 

Euskal zentro teknologikoarekin batera, bateriaren garapenean, karbonozko nanoproduktuak fabrikatuko dituen eta automobilgintzako osagaien fabrikatzaile den Grupo Antolínek, eta, nanogehigarri berriak, berunezko baterien fabrikazioan erabil daitezkeen jakiteko ikerketa elektrokrimikoak egingo dituen Madrilgo Unibertsitate Autonomoak (UAM) parte hartuko dute.

 

Eginkizuna, teknologia desberdinen erabileran (TIC, nanoteknologia, bateriak, etab.) oinarritutako hiri-mugikortasun iraunkorragoa den eredu berri baten sorrera ikertzen duen Europako Spectra proiektuko sail bat da.

 

2015. urte bukaeran hasitako eta 2019an bukatuko den ikerkuntza proiektua, Garapen Teknologiko Industrialerako Zentroaren (CDTI) Cien 2015 deialdiak finantzatu du, eta 9,9 milioi aurrekontua du.

 

 

Gaiker-IK4-ren aurkezpen bideoa

[embed_blog_up_euskadi id=”2″]

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow