Urkullu Lehendakariak Trapagako Bombardier fabrika bisitatu du

21 September, 2016

Bizkaiko Trapaga herriko  Bombardier multinazionalaren fabrikara eginiko bisitan Iñigo Urkullu Lehendakariak adierazi du industria dela aberastasuna eta enplegua sortzen dituen motorra. Urkulluk Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburu Arantza Tapiarekin bisitatu zuen enpresa hori, eta bereziki azpimarratu zuen Bombardier-ek Lanbide Heziketa dualeko programetan parte hartu izana, lehen “bidea” baitira gazteei laneko esperientzia praktikoa emateko.

Trapagako Bombardier lantegiak 180 langile ditu, eta propultsio eta trakzio elektrikoko sistemak muntatzen eta hornitzen ditu burdinbideen sektorerako. Espainia, Portugal, Italia eta Latinoamerikako tren unitateak motorizatzen ditu.

Bombardier Trapaga enpresak bere Bizkaiko lantegian ekoitzi ditu, Ansaldo Breda-rekin lankidetzan, Italiako abiadura handiko Zefiro trenaren motorrak, hots, Europa osoko tren azkarrenarenak.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow