Balenciagak sortuz geroztik eraikitako itsasontzi handiena entregatu du

3 November, 2016

Itsasontziak ia 100 metroko luzera du eta 5710 tona karga garraio ditzake

 

Astilleros Balenciaga euskal ontziolak iragan urriaren 27an, 1921ean sortu zenetik ontziratutako itsasontzi luzeena eman zuen. “Telmo” izenaz bataiatutako merkantzia-ontzia, ontzigintza enpresak Zumaian dituen instalakuntzetan 14 hilabetetan eraiki zuten.

 

Ontziak, 5.710 tona karga orokor, kontainer, ale eta karga arriskutsu solidoak soltean garraio ditzake. Guztira, 99,99 metroko luzera eta 15,6 metroko zabalera du. Gainera, 2.666 kilowatteko potentzia duen motore- propultsatzailea dauka.

 

Europako eta munduko ingurumen- araudiari egokitutako itsasontzia, gehiegizko sufre oxido eliminatzen duen eta keak iragazteko ihes-bidea duen, eta ontziak itsasoan egonkortzeko erabilitako lasta-urak tratatzeko instalazio bat duen espainiar Estatuko lehen kargaontzi moduan aurkeztu dute.

 

Hauxe Balenciagak, 2015ean ontziolak sortutako Urola Shipping armadorearentzat egiten duen lehen unitatea da. Gaur egun, ontzi- enpresa, armadore berari emango dion bigarren ontzia fabrikatzen ari da, “Deun” deiturikoa eta datorren abenduan ontziratuko dena.

 

Ontzia emateko ekitaldian, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantxa Tapiak eta Industriako sailburuorde Javier Zarraonaindiak parte hartu zuten.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow