Irizarren autobus elektrikoa Madrilen probatuko da

23 February, 2017

Gipuzkoar fabrikatzailearen i2e ibilgailuak, bi hilabetez, hiriburuko autobus urbanoen linea batean funtzionatuko du

 

Madrilgo garraioen udal enpresak, EMT-ek, Irizar euskal fabrikatzailearen i2e autobus elektrikoa txertatu du bere flotan, 60 egun iraungo duen probaldirako. Ibilgailua, Ópera geltokia, San Ignacio de Loyola Koloniakoarekin lotzen duen autobus urbanoen 39. linean ibiliko da.

 

Gipuzkoar enpresak komunikatu baten bitartez jakinarazi duen bezala, %100ean elektrikoa den autobusak, hiri-mugikortasun irtenbide iraunkor eta eko- eraginkorra eskaintzen du eta funtzionatzen duen bitartean, berotegi-efektuko gasen eta nitrogeno-oxidoak bezalako substantzia toxikoen isurtzea eliminatzen ditu.

 

12 metroko luzera eta 74 bidaiarientzako lekua duen unitatea, 230 kilowatteko eta %99 birziklatutako sodio-nikelezko eta 200 eta 250 kilometro arteko autonomia, beti ere gidatze zikloaren eta baldintza atmosferikoen arabera, eskaintzen duten bateriez elikatutako motor batek higiarazten du.

 

Halaber, ibilgailuak “Eco Assist”, denbora errealean gidaria sorosten duen sistema txertaturik darama, kontsumo energetikoa murriztu eta autobusaren autonomia handituz gidatzea optimizatzeko asmoz.

 

Irizarren ibilgailu elektrikoa jada, Donostia bezalako hiriguneetan, Bartzelonako metropoli-eremuko zenbait lineatan, Marseillan eta Londresen probatu da.

 

 

Irizar fabrikatzailearen i2e autobus elektrikoaren aurkezpen bideoa

[embed_blog_up_euskadi id=”2″]

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow