Aurrera eginez Eraldaketa Sozialerako Hezkuntzarantz

14 March, 2017

Dokumentuak aldaketa bultzatzeko 16 ideia jasotzen ditu.

(H)ABIAN 2030 prozesu parte-hartzaile baten ostean sortutako esparru estrategiko bat da.

 

Eraldaketa Sozialerako Hezkuntzak justiziaren sustapena, desberdintasunak desagerraraztea, bizitzen sostengarritasuna, elkartasuna eta hiritarren parte-hartzea bultzatzen ditu. Ikuspegi horri jarraiki sortu da (H)ABIAN 2030. Erakunde publikoei, gobernuz kanpoko erakundeei eta mugimendu sozialei zuzendutako esparru estrategiko bat da, bere bitartez bultzatzeko Giza Eskubideetan oinarrituago dagoen gizarte bat eraikitzeko politikak eta ekimenak.

 

Dokumentua prozesu parte-hartzaile batetik abiatuta egin da, non Eusko Jaurlaritzak parte hartu zuen bultzatzaile gisa, bai eta hiru Foru Aldundiek, udalek, GKEek eta hezkuntzarekin nahiz garapen sostengarriarekin lotutako bestelako eragileek. Gaurtik hasi eta 2030era bitartean, asmoa da estrategiarekin bat egin duten erakundeek beren ekintzetan txerta ditzatela (H)ABIAN dokumentuan jasotako printzipioak.

 

Eraldaketa Sozialerako Hezkuntzaren Euskal Estrategiak hainbat printzipio hartzen ditu oinarritzat, hala nola, Iparra-Hegoa binomioaren ordez Lokal-Global ikuspegia barneratzea, kontuan har daitezen erabakiek maila lokalean eta globalean dituzten inpaktuak. Era berean, hezkuntza-prozesu kritiko, sortzaile eta integratzaileak sustatzen dira ikuspegi politiko-pedagogikoen eta hainbat eragileren (ez bakarrik garapenaren eta elkartasunaren esparruetakoak) parte-hartzearen bidez.

 

(H)ABIAN 2030 prestatzeko prozesu parte-hartzailea 2015aren amaieran hasi zen, kolektibo desberdinen lankidetza izanik eta ekarpenak bilduz. Azken dokumentua, berriz, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak aurkeztu zuen martxoaren 3an. Dokumentuarekin bat egin duten instituzio, erakunde eta kolektiboek konpromisoa hartu dute Eraldaketa Sozialerako Hezkuntzaren printzipioak integratzeko eta berau lortzen saiatzeko ekintza planen eta baliabide espezifikoen bidez, horretarako parte hartuko dutelarik (H)ABIAN 2030 ekimenaren barruan abiarazitako jarraipen eta ebaluazio batzordeetan.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow