Arratiako Industrialdeak 30 urte egin ditu Artea, Arantzazu eta Igorreko enpresei laguntzen

9 October, 2017
Arratiako Industrialdearen kontseilariak, Sprilur, Bizkaiko Aldudia eta Igorre, Artea eta ARantzazuko Udalak

1986an sortu zen eta Igorre, Arantzazu-Artea eta Igorreko industrialdeak kudeatu ditu.

622 lanpostu sortu dituzten 50 enpresa kokatu dira Arratiako Industrialdeak eskualde horretan kudeatzen dituen poligonoetan.

Industrialdeak Programaren barruan sartua, Eusko Jaurlaritzak (Sprilur), Bizkaiko Foru Aldundiak eta Igorre, Artea eta Arantzazuko udalek partaideturik dago.

Arratiako Industrialdeak bikaintasun ereduak betetzen ditu jasangarritasun, ingurumen eta energi eraginkortasun arloko neurrietan.

 

Arratiako Industrialdeak 30 urte egin ditu laguntza ematen Igorre, Artea eta Arantzazun Sozietate horrek berak 1987az geroztik kudeatzen dituen industrialdeetan kokatutako enpresei.

 

Une honetan Eusko Jaurlaritzak (Sprilur-en bitartez), Bizkaiko Foru Aldundiak (Azpiegiturak) eta Igorre, Artea eta Arantzazuko udalek hartzen dute parte Arratiako Industrialdea S.A.n, zeina sortu baitzen Arratiako eskualdea sustatzeko eta bertako industria bultzatzeko.

 

Enpresak sustatzen aritu den 30 urte hauetan, 56.872 m2 lurzoru, 26.653 m2 pabilioi industrial eta 707 m2 bulego kudeatu ditu Igorren eta Artean. 18.963.000 milioi euroko inbertsioa egin da industrialde horiek garatzeko.

Datuak eta inbertsioak industrialde bakoitzeko

Arratiako Industrialdea, S.A. – IGORREKO INDUSTRIALDEA

INBERTSIOAK: 3.784.422 euro

M² GORDINA: 39.017

M² OKUPAZIO PARTZELAK LIBRE: 0

M² PABILIOIAK: 13.623

M² BULEGOAK: 479

ENPRESAK: 20

ENPLEGUAK: 180

Arratiako Industrialdea, S.A. – BILDOSOLA (ARTEA-ARANTZAZU) INDUSTRIALDEA

INBERTSIOAK: 9.291.271 euro

M² GORDINA: 17.855

M² OKUPAZIO PARTZELAK: 17.855

M² PABILIOIAK: 13.030

M² PABILIOIAK LIBRE: 426

M² BULEGOAK: 228

ENPRESAK: 15

ENPLEGUAK: 162

 

1990ean, Arratiako Industrialdeak bere lehenengo industrialdea egin zuen Igorren, 13.623 m2 pabilioi eraiki eta atonduta. Sasoi hartan Sprilur-ek industria lurzoru urbanizatuko 37.665 m2 lursail kudeatzen zituen, beren industria-nabeak eta instalazioak zuzenean eraiki nahi zituzten enpresentzat. Une honetan, Igorreko industrialdea zeharo beteta dago eta 350 langile dituzten 36 enpresa ostatatzen ditu.

 

Gero, 2008an, Sprilur-ek Artea-Arantzazuko Bilbosola auzuneko industrialdea (306.339 m2-koa) urbanizatzeko lanak bukatu zituen. Horixe da sozietateak Bizkaian kudeatu duen industrialde handienetako bat. Industrialde horretan bertan, eta 17.855 m2ko lursail batean, Arratiako Industrialdeak 13.030 m2 pabilioi eraiki zituen; horietatik 426 m2 eskuragarri daude oraindik, 228 m2 bulegotarako dira, eta bada 90m2-ko lokal libre bat. Industrialde osoan 25 enpresa daude kokatuta, eta denen artean 412 langile enplegatzen dituzte.

 

Bildosola industrialdeak garapen jasangarria eta eraginkortasuna sustatzen ditu urbanizazio eta eraikuntza fase guztietan. Sprilur Taldeak analisi-lan eta inbertsio handia egin behar izan du enpresa-gune hori berreskuratzeko ingurumenaren aldetik. Hala, induskatutako materialak berrerabili dira inguruko desnibela egokitzeko. Bestalde, 400.000 euroko inbertsioa egin da ingurua -balio paisajistiko handikoa- birlandatzeko, eta ingurumen arloko hainbat neurri aplikatu dira, bestea beste hauek: hainbat zuhaitz mota landatu (haritzak, gaztainondoak eta bertako zuhaitzak), tokiko fauna ostatatzeko ur-guneak prestatu, eta euri-urak biltzeko ubide irekiak atondu, ur horrekin industrialde osoa ureztatzeko. Ingurumen arloko ekimen horiez gain, konpentsazio neurri bat ere egin zen, hots, industrialdetik kanpoko 12.000 m2-ko azalera bat birlandatu Bildosolan ateratako haritzekin. Hau da, Bildosolan bizirik daude proiektua egin aurretik inguru hartan bizi ziren animalia eta landare guztiak.

 

Sprilur eta Arratiako Industrialdeak orobat aurreikusi dute mugikortasun plan bat prestatzea, hiri-gune hurbilenetara konektatua egongo den hiri lineal bat diseinatzea, eta larrialdietarako heliportu bat egitea.

 

Eraginkortasun energetikoko neurriei dagokionez, panel fotovoltaikoak ezarri ziren Industrialdeko eraikinetako estalkietan, EVE-Energiaren Euskal Erakundearekin lankidetzan. 2008tik, Bildosolak 2.400 m2-tan jarri ditu eguzki panelak eta 1.015.500 euro inbertitu ditu horretarako. 2016ko abendura arteko diru-sarrerak 870.468€ izan dira; hortaz, guztizko inbertsioa %85 amortizatu da. Bestalde, 2016tik hona instalazioek energia jasangarriko 1.934.396 KW gehitu diote sare orokorrari, hau da, 244 lagunek urtean kontsumitzen dutena. Adierazle horiei esker urtean 92.340 KG CO2 murriztu dira.

 

INDUSTRIALDEAK PROGRAMA: enpresa-guneen kudeaketako ekimen arrakastatsua (1982-2017)

Industrialdeak Programaren erakundearteko partaidetza ereduaren helburua da guneak eskaintzea enpresei jarduera ekonomikoak ostatatzeko, batez ere txikiak eta ertainak.

 

Zalantzarik gabe, enpresa-guneen kudeaketaren arrakasta ez zaio zor bakarrik Programari -duela 35 urte sortu zena (1982-2017) eta kudeaketa horri heldutasuna eta esperientzia ematen diona-, baina orobat erakunde guztien inplikazioari (Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundiak eta udalak), konpromisoa hartu dutelako enpresa eta ekintzaileei beren premien araberako kokapena emateko, sarbide formula malgu eta eskuragarriak eskainiz.

 

Gure herriaren orografia dela medio, enpresentzat ez da erraza lurzorua, pabilioi industrialak eta bulegoak aurkitzea. Horixe da, hain zuzen, Sprilur Taldearen eta Industrialdeak Programaren zereginetako bat. Industria-azpiegituren kokapena zorroztasun handiz landu beharreko kontua da.

Zentzu horretan, Sprilur Taldearen helburua da guneak bilatzea lehiakortasuna eta aberastasuna sortzeko eta enpesa ekimenak erakartzeko, hori guztia ingurumenean eragin txikia duten sostengarritasun neurriak aplikatuz, eraginkortasuna sustatuz eta enpresa lankidetza bultzatuz.

Zenbakiei begiratuta, Industrialdeak Programak 562,2 milioi euro inbertitu ditu 60 bat industrialdetan (12 Industrialdeak sozietate), eta ondoko hauek kudeatu ditu: 4.340.474 m2 gordin, 729.263 m2 lursail, 779.741 m2 pabilioi industrial eta 126.449 m2 bulego. Industrialdeak Programan sartutako industrialdeek 1.410 enpresa ostatatzen dituzte eta 16.161 langile dauzkate.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow