Hemen da “European Social Innovation Competition” lehiaketaren edizio berria

12 January, 2017

Lehiaketak bere 5. edizioaren leloa aurkeztuko du Atenasen otsailaren 28an.

 

Cucula hitzak “zerbait elkarrekin egin” esan nahi du Afrikako Hausa hizkuntzan. Eta izen horixe aukeratu du SIC lehiaketaren 2016ko edizioa irabazi duten hiru proiektuetako batek, zeinak migratzaileei laguntzeko proiektuetan lan egiten baitu. Berlinen antolatutako ekimen bat da, errefuxiatu iritsi berriek iritsi berrientzako osatutako prestakuntza programa bat, non altzariak eraikitzen ikasten baitute gero saltzeko. Irabaziak inbertitu egiten dira, alemaneko eskolak, lege aholkularitza eta gizartean integratzeko laguntza jasotzeko.

 

Europako Batzordeak antolatzen duen lehiaketa horren hirugarren edizioan The Machine to be Another eta Project Virtuous Triangle izan ziren irabazleak. Horietan lehena Bartzelonan kokatutako diziplina anitzeko talde batek sortu du, eta errealitate birtualeko betaurrekoak baliatzen ditu errefuxiatuek edo etorkinek bizitako egoerak lehen pertsonan esperimentatzeko. Project Virtuous Triangle, berriz, Turkian garatutako programa bat da, eta helburutzat dauka, unibertsitateko ikasle gazteen laguntzarekin, elkarrekin harremanetan jartzea Siriako Lehen Hezkuntzako ikasleak eta haur turkiarrak. Triangelu horren bidez kohesio soziala eta elkarren arteko ulermena sustatzen da gazteen artean, aurreiritziak apurtuz gaztetxo direnetik.

 

European Social Innovation Competition lehiaketaren hurrengo edizioa otsailaren 28an abiatuko da. Sariketa horren xedea da potentzial gehien duten berrikuntza eta ekintzailetza sozialeko ekimenak babestea. Hiru proiektu irabazleetako bakoitzak 50.000 euroko saria jasoko du dirutan, eta finalerdietara iritsi diren 30 ekimenek aholkularitza programa batean parte hartuko dute.

 

Atenasen egingo den aurkezpen ekitaldian emango dira ezagutzera aurtengo leloa eta lehiaketaren 2017ko edizioan parte hartzeko oinarriak. Gainera, ekitaldi hori topagune bihurtuko da beren lurraldeetan proiektu sozialak bultzatzen ari diren Europa osoko ekintzaileentzat.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow